Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Gazteen Justizia Zerbitzua

Zer da Gazteen Justizia Zerbitzua?

Adingabeen Justizia Administrazioaren helburua legea hausteagatik akusatutako adingabeak birgizarteratzea da.

Gazte Justiziak ez dio zigor-arloko Legeari bakarrik eragiten; gai horrek alderdi asko ditu, hala nola, delituaren prebentzioa, legearen aplikazioa, adingabeen epaileek ezartzen dituzten hezkuntza-neurriak gauzatzea eta birgaitzea.

Herrialde bateko gizarte-politikaren gai garrantzitsuenetako bat da, neska-mutil askori eragiten diena. Izan ere, botere judizialak pertsona horiek nola tratatzen dituen funtsezko faktorea da, eta zehaztuko du nola itzuliko diren euren familietara, eskolara eta komunitatera.

Gazte Justiziari buruzko dokumentala (ETB)

Arratia Ikastetxeko adingabeek, gurasoek eta arduradunek, Radio Euskadik gazte-justiziari buruz antolatutako saio berezi baten hartu dute, aurreiritziak hausteko asmoz. Gazte Justiziari buruzko ETBren dokumentala (leiho berri batean irekitzen da) kontsultatu.

Informa zaitez honi buruz

Gazte Justiziaren jarduera-eremua oso mugatuta dagoen pertsona-talde bati zuzenduta dago. Talde horren ezaugarriak honako hauek dira:

  • Hamalau urte baino gehiago eta hemezortzi baino gutxiago dituzte.
  • Zigor-arloko legeen arabera delitu bat egin dute.
  • Salaketa baten ondorioz Fiskaltzarekin eta Adingabeen Epaitegiekin harremanetan daude.
  • Zehapen- eta hezkuntza-neurriren bat ezarri zaie.

Gazte Justizia pertsona adingabe batek zigor-arloan tipifikatuta dauden egitate batzuk egiteagatik ezartzen bada ere, esku-hartze hori adin-nagusitasunetik harago luza daiteke; alegia, hemezortzi urtetik aurrera. Kasu horretan, erantzukizun penalari dagokionez norbanakoa adingabe gisa tratatuko da, baina, gainerako jarduketetan pertsona heldu gisa tratatuko da.

Garatu beharreko jarduera guztien abiapuntua eta erreferentziala pertsona horien nerabe-izaera da. Nerabe horiek bizitzako aldi batean daude, eta helduarora igarotzeko aldaketa anitzak izaten dituzte eremu guztietan (psikologikoa, afektiboa, emozionala, soziala, familiakoa, prestakuntzakoa, biologikoa, etab.).

Gazte Justiziaren esku-hartzeak errealitate horretatik abiatuta bakarrik du zentzua eta, batez ere, izan daiteke eraginkorra. Horregatik, abian jartzen diren erantzunak pertsona horientzat espezifikoak eta diseinatuak izan behar dira, eta, beraz, helduentzat ezartzen direnekiko desberdinak izan behar dira. Sormena, dinamismoa, zentzua bilatzea, eraginkortasuna eta arrakasta, pertsonaren eta bere ingurunearen eraldaketa, segurtasuna, aniztasuna eta berdintasuna eta abar dira Gazte Justiziako euskal ereduaren DNA.

Gazte Justiziaren printzipioak honako hauen emaitza dira: azken urteotan lortutako esperientziaren emaitza dira; beste arrakasta-eredu batzuekiko alderaketaren emaitza; akzen urteotan nazioartean egindako azterlan eta ebaluazioen emaitza; eta, batez ere,  Gazte Justiziarekin egunero harremanetan jartzen diren nerabeekiko eguneroko harremanaren emaitza.


Printzipio horiek arautu beharko lituzkete 14 eta 18 urte bitarteko nerabeei arreta ematen dieten epaitegi, fiskaltza, talde psikosozial eta gainerako erakundeen jarduerak; gaur egun, 70.000 pertsona baino gehixeago dira. Eta honako hauek dira:

  • Zigor-erantzukizuneko eredua: izaera zehatzaile-hezitzailea
  • Berme-sistema: eskubide guztiak zorrotz errespetatzea
  • Erantzukizuna hartzea
  • Behar den gutxieneko esku-hartzea
  • Interes gorena: banakako egokitzapena
  • EIkuspegi komunitarioa normalizatzea.

EAEko Gazte Justizia arautzen duten printzipioak sakonago kontsulta ditzakezu (PDF, 541 KB) (leiho berri batean irekitzen da).

Adingabeen erantzukizun penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoan aurreikusitako neurriak, Euskadiko Administrazio Publikoak betearazi beharrekoak, honako hauek dira:

Hezkuntza Zentroan betetzeko neurriak

  • Erregimen itxiko barneratzea. Neurri horren menpe dauden gizabanakoak zentroan biziko dira, eta bertan egingo dituzte formazio, heziketa, lan eta aisiaren inguruko jarduerak.
     
  • Erregimen erdi-irekiko barneratzea. Neurri horren menpe dauden gizabanakoak zentroan biziko dira, baina zentrotik kanpo egingo dituzte formazio, heziketa, lan eta aisiaren inguruko jarduerak. Jarduerak ikastetxetik kanpo egitea pertsonaren bilakaeraren eta horietan aurreikusitako helburuak betetzearen mende egongo da. Adingabeen epaitegiak epe jakin baterako eten ahal izango ditu, eta jarduera guztiak zentro barruan egitea erabaki ahal izango du.
     
  • Erregimen irekiko barneratzea. Neurri horren menpe dauden gizabanakoek inguruneko zerbitzu normalizatuetan gauzatuko dituzte heziketa-programaren jarduera guztiak; ohiko egoitza zentroan izan eta bertan biziko dira, hango programa eta barne-araudiaren arabera.
     
  • Barneratze terapeutikoa, erregimen itxian, erdi-irekian edo irekian. Izaera horretako zentroetan, heziketa-laguntza espezializatua edo tratamendu berezia egingo da. Tratamendu horren jasotzaileak izango dira, besteak beste, anomalia edo aldakuntza psikikoak dituzten gizabanakoak, edari alkoholdunen, droga toxikoen edo gai psikotropikoen menpe daudenak edota oharmenean aldakuntza dutenak, baldin eta horien ondorioz aldakuntza larria badute errealitatearen gaineko kontzientzian. Neurri hau bera bakarrik aplika daiteke, edo, bestela, artikulu honetan ezarritako neurrietatik beste edozeinen osagarri gisa. Interesdunak mendekotasuna gainditzeko sendabidea ezesten badu, epaileak beste neurri bat aplikatu beharko dio, haren inguruabarrekin bat datorrena.

Barneratze-neurri guztiek bi aldi izango dituzte: lehena, dagokion zentroan gauzatuko da, eta, bigarrena, zaintzapeko askatasunaren araubidean, epaitegiak aukeratutako modalitatean. Guztizko iraupena ez da izango 9. eta 10. artikuluetan adierazitako denbora baino luzeagoa. Talde teknikoak bi aldien edukiari buruzko informazioa eman beharko du, eta epaileak epaian adieraziko du bakoitzaren iraupena.

  • Asteburuko egonaldia. Neurri horren menpe dauden gizabanakoak euren egoitzan edo zentro batean egongo dira, askoz jota, hogeita hamasei ordutan zehar, ostiral arratsalde edo gauetik igande gaua arte, epaileak agindutako zereginak, gizarte-hezkuntzakoak, burutzeko behar duten denbora kenduta. Hezkuntza Zentro batean asteburua igarotzea neurri judizialari (PDF, 261 KB) (leiho berri batean irekitzen da) eta Asteburuan etxean egotea neurri judizialari buruzko gidaliburuak (PDF, 261 KB) (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta ditzakezu.
     
  • Beste norbaitekin edo beste familia edo hezkuntza-talde batekin bizitzea. Neurri honen menpe dagoen gizabanakoa, epaileak ezarritako denboraldian zehar, beste norbaitekin edo bere familiaz besteko familia batekin edo hezkuntza-talde batekin bizi behar da; horiek guztiak egokiro hautatuko dira, adingabea gizarteratze-prozesuan orientatzeko.

Itzuli

Erregimen erdi-irekiko barneratzea

  • Tratamendu anbulatorioa. Aurretiaz izendatutako zentrora joan beharko dira neurri horren menpe dauden gizabanakoak. Bertan, adituen laguntza jasoko dute, eta han egon beharko dira adituek eurek ezarritako aldietan. Finkatutako gida-lerroak bete beharko dituzte, horrela tratamendu egokia emango baitzaio euren anomalia edo aldakuntza psikikoari, edari alkoholdunen, droga toxikoen edo gai psikotropikoen kontsumo-mendekotasunari eta, orokorrean, oharmenean dituzten aldakuntzei. Neurri hau bera bakarrik aplika daiteke, edo, bestela, artikulu honetan ezarritako neurrietatik beste edozeinen osagarri gisa. Interesdunak mendekotasuna gainditzeko sendabidea ezesten badu, epaileak beste neurri bat aplika diezaioke, haren inguruabarrekin bat datorrena. Tratamendu anbulatorioa neurri judizialari buruzkoa gidaliburua (PDF, 305 KB) (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.
     
  • Eguneko zentrora joatea. Neurri horren menpe dauden gizabanakoak euren ohiko egoitzan biziko dira, eta gizartean bete-betean integraturik dagoen zentrora joango dira, laguntza, hezkuntza, heziketa, lan edota aisialdiko jarduerak burutzeko. Eguneko zentro batera joatea neurri judizialari buruzko gidaliburua (PDF, 419 KB) (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.
     
  • Zaintzapeko askatasuna. Neurri honetan, kontrolatu behar da zertan diharduen neurriaren menpe dagoen gizabanakoak, baita ea gizabanako hori ikastegira, lanbide-heziketako zentrora edo lantegira doan, kasuan-kasuan. Gizabanako horri laguntza ematen saiatu behar da, halaber, arau-haustea eragin zuten faktoreak gaindi ditzan. Neurri honen ondorioz, hala denean, gizarte-hezkuntzako gida-lerroak bete beharko dira, horrelakoak ezarri baditu kontrola egiten duen erakunde publikoak edo profesionalak. Gida-lerro horiek bat etorri behar dira esku-hartze programarekin; programa hori beren beregi helburu horretarako prestatu behar da, eta adingabeen epaileak onetsi behar du. Neurri honen menpe dagoen gizabanakoak elkarrizketak izan behar ditu, orobat, profesional horrekin, esku-hartze programan ezarri bezala. Eta, hala denean, epaileak ezarritako jokabide-arauak bete beharko ditu. Jokabide-arau horiek, besteak beste, ondoren ezarritako bat edo batzuk izan daitezke.
  1. Kasuan kasuko ikastegira erregulartasunez joan beharra, baldin eta interesdunak nahitaezko oinarrizko hezkuntza egin behar badu. Epaileari egiaztatu behar zaio erregulartasunez joate hori eta, hala denean, ez-joateak justifikatu behar zaizkio, horretarako eskaria egiten den guztietan.
  2. Heziketa, kultura, hezkuntza, lanbide, lan, sexu-hezkuntza edo bide-hezkuntzako programak nahiz horien antzekoak ezartzen direnean, horietan parte hartu beharra.
  3. Toki, establezimendu edo ikuskizun zehatz batzuetara joateko debekua.
  4. Aurretiaz epailearen baimena lortu gabe, bizilekutik alde egiteko debekua.
  5. Toki zehatz batean bizi beharra.
  6. Adingabeen epailearen aurrean edo izendatutako profesionalaren aurrean agerraldi pertsonala egin beharra, egindako jardueren berri emateko eta horiek justifikatzeko.
  7. Epailearen ustez komenigarri diren beste betebehar guztiak betetzea. Epaileak, ofizioz edo Fiskaltzak hala eskatuta, halako betebeharrak ezar ditzake epaiaren menpe dagoena gizartean sar dadin berriro; baina neurri horiek ezin diote inoiz ere kalterik egin hark gizabanako gisa duen duintasunari. Betebehar horietakoren batek berekin badakar adingabeak ezin izatea aitarekin eta/edo amarekin, tutorearekin edo zaintzailearekin bizitzen jarraitu, Fiskaltzak partikularren lekukotza bidali beharko dio adingabea babesteko erakunde publikoari, eta erakunde horrek haren inguruabarrei egokitutako babes-neurriak sustatu beharko ditu, 1/1996 Lege Organikoan (leiho berri batean irekitzen da) xedatutakoaren arabera.

Zaintzapeko askatasuna neurri judizialari buruzko gidaliburua (PDF, 186 KB) (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.

  • Gizartearentzako lanak. Neurri hau ezin da ezarri adingabearen adostasunik gabe. Neurri honen eraginpean dagoen pertsonak adierazten zaizkion ordaindu gabeko jarduerak egin beharko ditu, interes sozialekoak edo prekarietate-egoeran dauden pertsonen onurarako.
     
  • Gizarte- eta hezkuntza-lanak egitea. Neurri honen mende dagoen pertsonak, barneratzerik eta zaintzapeko askatasunik gabe, hezkuntza-arloko berariazko jarduerak egin behar ditu, bere gizarte-gaitasuna garatzen laguntzeko. Gizarte-hezkuntzako zereginak neurri judizialari buruzko gidaliburua (PDF, 307 KB) (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.

Itzuli

Beste neurri batzuk

  • Biktimarengana, senideengana edo epaitegiak zehaztutako beste pertsona batzuengana hurbiltzeko edo haiekin komunikatzeko debekua. Neurri horrek adingabeari eragotziko dio haiengana hurbiltzea, dauden edozein lekutan, bai eta bere bizilekura, ikastetxera, lantokietara eta haietara joaten den beste edozein lekutara ere. Debeku horrek eragotzi egingo dio adingabeari idatzizko, ahozko edo ikusizko kontaktua ezartzea, edozein komunikabideren edo bitarteko informatiko edo telematikoren bidez. Neurri horrek berekin badakar adingabeak ezin izatea aitarekin eta/edo amarekin, tutorearekin edo zaintzailearekin bizitzen jarraitu, Fiskaltzak partikularren lekukotza bidali beharko dio adingabea babesteko erakunde publikoari, eta erakunde horrek haren inguruabarrei egokitutako babes-neurriak sustatu beharko ditu, 1/1996 Lege Organikoan (leiho berri batean irekitzen da) xedatutakoaren arabera.
     
  • Zentzarazpena. Neurri horren bidez, Adingabeen Epaitegiak pertsona gaitzesten du, egindako egitateen larritasuna eta horiek izan dituzten edo izan zitzaketen ondorioak ulertarazteko, eta etorkizunean berriro horrelakorik ez egiteko eskatzen zaio.
     
  • Ziklomotorrak eta ibilgailu motordunak gidatzeko baimena edo hura lortzeko eskubidea kentzea, edo ehizatzeko edo edozein arma erabiltzeko administrazio-lizentziak kentzea. Neurri hau osagarri gisa ezarri ahal izango da delitua edo falta ziklomotor bat, ibilgailu motordun bat edo arma bat erabiliz egin denean, hurrenez hurren.
     
  • Erabateko desgaikuntza. Erabateko desgaikuntzaren neurriak berekin dakar ohore, enplegu eta kargu publiko guztiak behin betiko kentzea, aukerakoak izan arren, bai eta horiek edo beste edozein ohore, kargu edo enplegu publiko lortzeko ezgaitasuna ere, eta kargu publikorako hautatua izatea, neurriak irauten duen bitartean.
     

Itzuli

Euskal Autonomia Erkidegoak eskumen esklusiboa du EAEko adingabeen lau epaitegiek (Bilbo 1 eta 2, Donostia eta Gasteiz) eta Estatuko beste epaitegi batzuek emandako neurriak Euskal Autonomia Erkidegoan betearazteko, baldin eta EAEn bizi diren adingabeak edo gazteak badira, edo, salbuespen gisa, beste autonomia-erkidego batzuetako adingabeak badira, eta, hainbat arrazoi direla medio, ezin bada neurria betearazi.

Eskumen hori Justizia Zuzendaritzaren mendeko Gazte Justiziako Zerbitzuaren bidez garatzen da. Zerbitzu horrek gazte-justiziaren arloko jarduerak diseinatu, planifikatu, antolatu eta ebaluatzeko eginkizunak ditu, eta Jaurlaritzako sailen lana koordinatzen du.

Hezkuntza-neurriak gauzatzeko, EAEk hurrengo baliabideak ditu:

Gazte Justiziako Hezkuntza Zentroen Sarea

Gazte Justiziako Hezkuntza Zentroen Sarea zentro espezifikoek osatzen dute. Zentro horiek langile espezializatuek artatzen dituzte, eta haien helburua da adingabe arau-hausleak hartzea, baldin eta barneratze-neurri irmo edo kautelazkoa bete behar badute (erregimen guztietan), asteburuetako egonaldiak egin behar badituzte eta, salbuespen gisa, hezkuntza-taldearekiko bizikidetzak badira.

Indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera, zentro horiek hiru mailatan sailkatuta daude:

  • I. mailako zentroak. Erantzukizun eta kudeaketa publikoko zentroak dira, eta horietan betetzen dira eskubideak gehien murrizten dituzten eta iraupen luzeena duten neurriak.
  • II. mailako zentroak. Neurri txikiko irabazi-asmorik gabeko erakunde batekin hitzartutako erantzukizun publikoko eta kudeaketako zentroak dira, non neurriak erregimen erdi irekian eta irekian betetzen diren, edo iraupen laburreko erregimen itxian.
  • III. mailako zentroak, "Autonomia egoitzak" ere deituak. Oso tamaina txikikoak dira, 6 plazako gehieneko edukiera dute, erkidegoan erabat integratuak daude eta erregimen irekiko edo erdi irekiko barneratzeen azken faseak betetzeko dira.
     

Gazte-justiziako hezkuntza-zentroetan lan egiten duten pertsona gehienak hezitzaileak dira. Pertsona horiek, txandaka, eguneko 24 orduetan eta urteko 365 egunetan neska-mutilekin bizi dira "eguneroko bizitzako" espazioan.

Bigarren taldea "ikasgela" eta "tailerren" ardura duten pertsonek osatzen dute, hau da, ikastetxearen barruko prestakuntzaz arduratzen direnek.

Hirugarren taldea eguneroko bizitzako taldeak koordinatzen dituzten pertsonek eta esku-hartze soziofamiliarreko eta psikologikoko arloetan esku hartzen duten teknikariek osatzen dute, eta, azkenik, zerbitzu- eta administrazio-funtzioak betetzen dituztenak daude. Zuzeneko jarduketako langile horiez gain, I. eta II. mailako zentro batzuek hezkuntza-taldeei laguntzeko segurtasun-langileak dituzte.

Maila Zentroak Helbidea Harremanetarako

I

Ibaiondo

San Cristóbal auzoa, z/g 20700 Zumárraga

Tlf: 943 – 02 34 20 (zentralita) / 943 02 34 23 (Zuzendaritza)
Fax: 943 02 34 21

II

 

 

 

 

 

Uribarri

Santiagolarra auzoa, 10

01520 Arrazua-Ubarrundia

Tlf: 945 063188 / 945 063190 / 945 063191

Fax: 945 063189

Txema Fínez (Aramaio Unitatea)

Eguzkierripa auzoa, z/g

01169 Aramaio

c.e.txemafinez@irse-ebi.org

Tlf: 945 / 445974

Fax: 945 / 445975

Andoiu/Gorbeia

Vitoria-Estella errepidea, 9.km

01194 Andoiu

andoiugorbeia@outlook.com

Tlf: 945 29 32 88 / 945 06 31 51

ax: 945 29 32 16

Urgozo

Urgozo Baserria, 20, Zugastieta

48392 Muxika

resp.urgozo@berriztu.com

Tlf: 94 630 12 80

Fax: 94 630 98 56

Arratia

Zubizarra kalea, 8

48143 Areatza

resp.arratia@berriztu.com

sup.arratia@berriztu.com

Tlf: 94 426 80 70 / 94 42680 71

Fax: 94 458 06 93

R. A. Bilbao I

Mina San Luis, 8-3ºB

48003 Bilbao

r.autonomia@berriztu.com

Tlf: 94 415 19 77

Fax: 94 415 16 51

III

 

Txema Fínez (Prim Unitatea)

Prim kalea, 22 – 1º

20006 Donostia-San Sebastián

pisotxemafinez@irse-ebi.org

Tlf: 628 553 173

Fax: 943 463 084

Txema Fínez (Bremen Unitatea)

Bremen kalea, 13-3º B

01010 Vitoria-Gasteiz

Tlf./Fax: 945 06 64 70

Itzuli

Ingurune irekiko zerbitzua

Zerbitzu horren barruan sartzen dira eguneko zentroak (eguneko zentrora joateko neurriak betetzeko) eta ingurune irekiko ekipoak (zaintzapeko askatasunak betetzeko, gizarte- eta hezkuntza-lanak egiteko, gizartearentzako lanak egiteko, tratamendu anbulatorioak egiteko eta asteburuko egonaldiak etxean egiteko).

Zerbitzuak Helbidea Harremanetarako

URIBARRI Eguneko zentroa (Araba)

Santiagolarra auzoa, 10

01520 Arrazua-Ubarrundia

resp.uribarri@berriztu.com

Tlf: 945 063188 / 945 063190 / 945 063191

Fax: 945 063189

ZABALIK Eguneko zentroa (BIizkaia)

Cervantes etorb, 43/ 2.eraikina – 3. so

48970 Basauri

resp.zabalik@berriztu.com

Tlf: 94 426 23 06

Fax: 94 426 23 07

IREKI Eguneko zentroa(Gipuzkoa))

Magdalena Jauregiberri paseoa, 4

20014 Donostia-San Sebastián

resp.ireki@berriztu.com

Tlf: 943 27 39 43

Fax: 943 27 20 70

Ingurune irekia Araba

Errekatxiki kalea, 19 behea

01003 Vitoria-Gasteiz

smma@irsearaba.org

Tlf: 945 77 47 33 / 945 25 69 32

Fax: 945 12 17 78

Ingurune irekia Bizkaia

Txakolin kalea, 2 atzealdea

48015 Bilbao

smma.responsable@berriztu.com

Tlf: 94 426 28 73

Fax: 94 426 25 38

Ingurune irekiaGipuzkoa

Virgen del Carmen kalea, 41 Behea

20012 Donostia-San Sebastián

resp.smmagipuzkoa@berriztu.com

Tlf: 943 44 43 38

Fax: 943 44 43 39

Ingurune irekiko zerbitzuei dagokienez, lantaldeak hezitzaileek eta zerbitzu-arduradunek osatzen dituzte. Pertsona horiek dira ingurune irekiko neurriak gauzatzeaz zuzenean arduratzen direnak, neska-mutil bakoitzarekin eta haren ingurunearekin hezkuntza-harreman pertsonala izatearen bidez. Zerbitzu horien kudeaketa irabazi-asmorik gabeko elkarteekin hitzartuta dago.

Itzuli

Beste erakunde laguntzaile batzuk

Gazte Justiziako zerbitzuak eta programak zuzenean gauzatzen edo horiei laguntzen modu desberdinean aritzen diren ehun erakunde eta pertsona profesional baino gehiago daude; erakunde horietan, gizartearentzako lanak egiteko neurriak garatzen dira, eta honako hauek nabarmentzekoak dira: Osasun mentaleko zentroak, droga-mendekotasunen eta osasun mentalaren esparruko erakunde publiko eta pribatuak, hezkuntza eta prestakuntza arautu eta osagarriko zentroak, gizarte-zerbitzuen, gizarte- eta kultura-zerbitzuen, ingurumenaren babesaren, espazio publikoen mantentzearen, animalien babesaren eta abarren eremuko erakunde publiko eta pribatuak.

Itzuli

Urtero, Kriminologiaren Euskal Institutuarekin (leiho berri batean irekitzen da) (Universidad del País Vasco- Euskal Herriko Unibertsitatea) lankidetzan, Gazte Justiziako Zerbitzuaren memoria bat egiten da, urtean zehar Justizia Zuzendaritzan sarrera izan duten EAEko Adingabeen Epaitegien neurrien eskaria erreferentziatzat hartuta.

Nazioarteko, estatuko eta autonomia-erkidegoetako araudi eta tresna ugari daude adingabe arau-hausleei buruz, eta horien edukia oso garrantzitsua da gazte-justiziari buruzko politikaren plangintzaren baitan.

Atal honetan, nazioarteko araudi nagusietako batzuk eskaintzen dira, bai eta estatuko eta autonomia-erkidegoko araudia ere.

Nazioarteko araudia

Nazio Batuen tresna nagusiak

Europako tresna nagusiak

Estatuko araudia

Eko araudia

Eusko Jaurlaritzak 1996an hartu zuen adingabe arau-hausleak gizarteratzeko eskumena. Harrezkero, hainbat plan egin eta gauzatu ditu, eta horiei esker, gazte-justiziako funtzionamendu-eredu bat garatu ahal izan da, bai eta zentroen eta baliabide material eta pertsonalen sare bat ere, 2001etik aurrera 5/2000 Lege Organikoa (leiho berri batean irekitzen da) aplikatzearen ondorioz sortutako gazte-neurriak gauzatzeko eskaera handiari behar bezala erantzuteko gai izango direnak.Ley Orgánica 5/2000, a partir del 2001.

Plan horiek, hezkuntza-kalitatea handitzeaz gain, sailen arteko eta erakundeen arteko koordinazio hobea lortzera bideratu dira, bai eta neurriak gauzatzeko esku-hartzearen integraltasunera ere. Inplikatutako sail guztien arteko lankidetza bultzatu da: Justizia eta Giza Eskubideen Sailaz gain, Segurtasuna, Osasuna, Hezkuntza, Lana eta Enpleguen Sailak.

Gazteen Justizia Zerbitzuak Bilbon, Donostian eta Gasteizen ditu bulegoak. Harremanetan jartzeko:

Vitoria-Gasteiz

Bilbo

Donostia-San Sebastián