Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Ziurtagiriak eta inskripzioak

Inskripzioak eta Erregistro Zibileko ziurtagiriak

Pertsona bat jaiotzen denean, horren berri jasota uzten da erregistroan inskribatuta. Une horretatik aurrera, pertsona horren inguruko edozein zirkunstantzia pertsonal eta familiar (adopzioa, izen-aldaketa, ezkontza, heriotza...) Erregistro Zibilean jasota geratuko da.

Ziurtagiri horiek dokumentu ofizialak dira, pertsona bat jaiotzen denetik gertatu diren eta haren egoera zibilarekin zerikusia duten gertakariak egiaztatzen dituztenak.

Informa zaitez honi buruz

Haurra jaio den ospitaletik bertatik egin daiteke jaiotzaren inskripzioa. Haurrak ospitaletik inskribatzeko aukera euskal zentro publiko guztietan dago.

Haurraren jaiotza Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian ere inskriba daiteke. Kasu horretan, bi aukera dituzu:

  • Jaiotza gertatu den udalerrian
  • Guraso biak erroldatuta dauden udalerrian

Kontsultatu jaiotza-inskripzioari buruzko informazio osoa Zerbitzuak eta Izapideak atalean.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa ezberdina da ezkontza erlijiosoa, zibila edo atzerrian egindako ezkontza bada.

Dokumentazio hori ezkontza egin den udalerriko Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian aurkeztu beharko duzu, edo Erregistro Zibil Zentralean, baldin eta ezkontza atzerrian egin bada.

Kontsultatu ezkontza-inskripzioari buruzko informazio osoa Zerbitzuak eta Izapideak atalean.

Senitarteko batek egin dezake, baina, oro har, ehorztetxeak hartzen du, familiaren ordezkari gisa, Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian izapide hori egitearen ardura. Ehorztetxea da beharrezko dokumentazioa duena, eta, oro har, dokumentazio hori heriotzaren lekuari dagokion Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian aurkezteaz arduratzen da.

Hala ere, heriotza-inskripzioari buruzko informazio osoa kontsultatu nahi baduzu, Zerbitzuak eta Izapideak atala bisita dezakezu

Jaiotza-ziurtagiria hainbat modutara lor dezakezu:

Gogoan izan: jaiotza-ziurtagiriagatik ez duzu ordaindu behar. Erregistro Zibileko ziurtagiriak doakoak dira beti.

Jaiotza- eta heriotza-ziurtagiriekin gertatzen den bezala, aurrez aurre edo Internet bidez eska dezakezu, ziurtagiriak eskatzeko Justizia Ministerioaren zerbitzua (leiho berri batean irekitzen da) erabiliz (posta arruntez edo momentuan identifikazio elektronikoaren bidez). Informazio gehiago, Egoitza Judizial Elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da).

Gogoan izan: ezkontza-ziurtagiriagatik ez duzu ordaindu behar. Erregistro Zibileko ziurtagiriak doakoak dira beti.

Jaiotza- eta ezkontza-ziurtagiriekin gertatzen den bezala, aurrez aurre edo Internet bidez eska dezakezu, ziurtagiriak eskatzeko Justizia Ministerioaren zerbitzua (leiho berri batean irekitzen da) erabiliz (posta arruntez edo momentuan identifikazio elektronikoaren bidez). Informazio gehiago, Egoitza Judizial Elektronikoan (leiho berri batean irekitzen da).

Gogoan izan: heriotza-ziurtagiriagatik ez duzu ordaindu behar. Erregistro Zibileko ziurtagiriak doakoak dira beti.

Jaiotza, ezkontza edo heriotza ziurtagiria behar baduzu baina data zehatza ez badakizu, datu horiek Elizbarrutiko Artxibo Historikoen bidez eskuratzen saia zaitezke:

Jaiotza, ezkontza edo heriotza lekua eta data ezagutzen dituzunean ziurtagiria eska dezakezu, Erregistro Zibilean edo dagokizun Bake Epaitegian.

Bizi- eta egoera-agiria pertsona bat bizirik dagoela eta haren egoera zibila zein den egiaztatzen duen agiria da.

Ez duzu inprimakirik bete behar. Nahikoa da helbidearen arabera dagokizun Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegiko leihatilan zure NANa aurkeztea.

Gogoratu aurrez aurre joan behar duzula. Kontsultatu bizi- eta egoera-agiria eskatzeari buruzko informazio osoa Zerbitzu eta Izapideak atalean