Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Aurretiko-hitzordua

Aurretiko-hitzordua

Oharra: Abuztua baliogabea da jardun judizial guztietarako, prozesuko legeen bidez presakotzat jotzen direnetarako eta auzi penalen instrukziorako izan ezik.

Egoitza judizial batera joateko, ezinbestean aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Aurretiko hitzordu mota desberdinak daude, joan nahi duzun organoaren arabera:

  • Organo judizialak, zerbitzu arruntak, epaitegi dekanoa, arreta eta informazioa, partikularrek idazkiak aurkeztea, Apud Acta ahalordetzak, doako justizia eskaera, fiskaltzak, eta talde psikosozialetara joateko aurretiko hitzordua.
  • Erregistro Zibil batera joateko aurretiko hitzordua.
  • Orientazio Juridikoko Zerbitzura joateko aurretiko hitzordua, doako justizia eskatzeko.
  • Lan-harremanetako gradudunen elkargoetarako aurretiko hitzordua (lan-arloko orientazio juridikoa).

Informa zaitez honi buruz

Osasun-krisiak irauten duen bitartean, Euskadiko egoitza judizialetan herritarrei arreta telefono edo posta elektroniko bidez emango zaie. JustiziaEus-en Euskadiko organo judizial guztiekin harremanetan jartzeko datuak eskura dituzu.

Bide hauetatik egindako kontsulta bidez ezin da inolaz ere espedienterik kudeatu edo izapidetu ez eta dokumentaziorik bidali ere; hortaz, informazioa bakarrik emango da, eta herritarrei auzi zehatz bakoitzean egoki jarduteko moduari buruzko orientabidea emango zaio.