Zerbitzu-eginkizunak
Lanpostu hutsak Zerbitzu-eginkizunen bitartez aldi baterako hornitzea karrerako funtzionarioei nahiz bitarteko funtzionarioei zuzendua dago.
Urgentziagatik edo premiagatik, Justizia eta Giza Eskubideen Sailak bitarteko funtzionarioak izenda ditzake Justizia Administrazioaren zerbitzurako. Karrerako funtzionarioek ezin duten bitartean edo haiek izendatzeko arrazoiek irauten duten bitartean beteko dituzte euren funtzioak bitarteko funtzionarioek.
Informa zaitez honi buruz
- Zerbitzuko premia larria
- Jasotako lanbide-profilak (langile transferituak)
- Informazio guneak
- Araudia
Zerbitzuko premia larria
Azpimarratu beharra dago prozesuaren arrazoia zerbitzuko premia larriei aurre egiteko lanpostu hutsak hornitzea dela.
Zerbitzu-eginkizunen bitartez eskaintzen diren lanpostuak, oro har, erretiroetatik, organo sortu berrietatik, borondatezko eszedentzietatik, etenaldietatik eta abarretik sortutakoak izaten dira. Eta lanpostu horiek betetzen dituzten pertsonak, oro har, lan-poltsatik hautatzen dira.
Ordezkapenak ere prozesu horren bitartez egiten dira. Ordezkapenen kasuan, titularra lizentzia edo baimenen baten ondorioz falta delako eskaintzen dira lanpostuak, zerbitzuaren urgentziazko egoera eta premiak kontuan hartuta.
Jasotako lanbide-profilak (langile transferituak)
Laguntza Judiziala
Organo judizialen jarduerari laguntza eskaintzearekin zerikusia duten zeregin guztiak egitea da Laguntza Judizialeko Kidegoaren egitekoa. Adibidez: Sala zaindu eta zainaraztea; enbargoak egitea; posta zaindu eta garraiatzea; prozedura bateko alderdi interesatuei jakinarazpenak egitea eta hitzordua ematea; jendeari arreta egitea, etab.
DBHko graduatu titulua edo baliokidea eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.
Prozesu eta Administrazio Kudeaketa
Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoak goragoko mailako prozeduraren kudeaketa-jarduerak egiten ditu. Adibidez: arau prozesalak interpretatzen ditu; alderdien agerraldia sinatzen du; enbargoak dokumentatzen ditu; autoen laburpen-oharrak egiten ditu; idatziak eta dokumentuak jaso, erregistratu eta banatzen ditu; idatzi eta dokumentuen kopia soilak egiten ditu, etab.
Unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo baliokidea eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.
Izapidetze Prozesal eta Administratiboa
Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoak kudeaketa Prozesalari laguntzearekin zerikusia duten jarduera guztiak egiten ditu. Adibidez: prozeduraren garapen orokorra gauzatzen laguntzen du, dokumentuak, aktak, eginbideak eta ohartarazpenak idatziz; espedienteak eta posta erregistratzen ditu; ebazpenak transkribatzen ditu; zitazio-zedulak prestatzen ditu, etab.
Batxilergoko titulua edo baliokidea eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.
Auzitegiko Medikuntza
Auzitegiko Medikuen Kidegoak epaitegi, auzitegi eta fiskaltzei laguntzen die, prozesu judizialaren esparruan txosten teknikoak eginez eta auzitegien jurisdikziopean dauden atxilotutako pertsonen, zaurituen edo gaixoen lesioen kontrola eta gorputzeko kalteen balorazioa eginez.
Medikuntzako Lizentziatura eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.
Informazio guneak
Arabako EAT- Kudeaketa Unitate Teknikoa
- Helbidea: Gasteiz Hiribidea, 18, Lehen solairua | 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba (mapan ikusi)
- Telefonoa: 945004900
- Ordutegia: 9etatik 14ak arte
Bizkaiako EAT- Kudeaketa Unitate Teknikoa
- Helbidea: Buenos Aires, 6, Seigarren solairua | 48001 Bilbo, Bizkaia (mapan ikusi)
- Telefonoa: 944016493
- Ordutegia: 9etatik 14ak arte
- E-posta: eatbizkaia@euskadi.eus
Gipuzkoako EAT-Kudeaketa Unitate Teknikoa
- Helbidea: Teresa de Calcuta Plaza, 1 (Atotxa), Bosgarren solairua | 20012 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa (mapan ikusi)
- Telefonoa: 943000750
- Faxa: 943000707
- Ordutegia: 9etatik 14ak arte
- E-posta: eatgipuzkoa@euskadi.eus
Gipuzkoako EAT Administratiboa - Langileen arloa
- Helbidea: Teresa de Calcuta Plaza, 1 (Atotxa), Bosgarren solairua | 20012 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa (mapan ikusi)
- Telefonoa: 943000752
- Faxa: 943004368
- Ordutegia: 9etatik 14ak arte
- E-posta: eatgipuzkoa-personal@euskadi.eus
Justizia Administrazioko Zuzendaritza
- Helbidea: Donostia-San Sebastián, 1, Solairuartea | 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba (mapan ikusi)
- Telefonoa: 945019132
- Faxa: 945019152
- Ordutegia: 9etatik 14ak arte
- E-posta: infoadmjustizia@euskadi.eus
Araudia
Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen hautaketa arautzen duten oinarrizko printzipioak 19/2003 Lege Organikoan jasota eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartutako Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioen Sarrerari, Lanpostu Hornidurari eta Lanbide Sustapenari buruzko Erregelamendu Orokorrean garatuta daude.