Zigor-aurrekariak ezereztea
Epai irmoz zigortutako norbanakoek, baldin eta zegokien zigor-arloko ardura iraungi bada, Justizia Ministerioari zigor-aurrekariak ezerezteko eskaera egi diezaiokete, Legeak ezarritako epearen barruan.
Zigor-aurrekaria zigor-oharrean jasota dagoena da, hortaz, berau ezerezteak epai irmoz ezarritako zigor-multzoari eragiten dio eta ez banakako zigor bakoitzari.
Informa zaitez honi buruz
Nork eska dezake?
Interesdunak berak edo bere ordezkariak, baldin eta ez badu berriz deliturik egin hurrengo epeetan:
- Delitu arinak: sei hilabete.
- 12 hilabetetik beherako zigorrak eta zuhurtziagabekeria delituak: bi urte.
- Gainerako hiru urtetik beherako zigor arinagoak: hiru urte.
- Gainerako hiru urteko edo hiru urtetik gorako zigor arinagoak: bost urte.
- Zigor larriak: hamar urte.
Epe hauen zenbaketa eten egingo da baldin eta tartean delitu berriak badaude.
Segurtasun-neurrien idatzoharrak ezereztu egingo dira dagokion neurria bete edo preskribatu ondoren.