Ikustaldi Judizialen deskarga

JustiziaIkusBi ikustaldi judizialak deskargatzeko zerbitzuak aukera ematen die justiziako herritarrei parte hartu duten ikustaldien grabazioen kopia eskuratzeko. Sarbidea organo judizialari eskatu ahal zaion gako baten bidez egiten da (sarbide-gako bakarra). Gako hori parte hartu den prozedurarako esklusiboa izango da.
Nabarmenak
Informa zaitez honi buruz
- Nola deskarga ditzaket?
- Nori zuzenduta dago?
- Nola lortu sarbidea eta baimena?
- Zer informazio deskarga daiteke?
Nola deskarga ditzaket?
Honako bideo honetan topatuko duzu ikustaldi judizialak deskargatu ahal izateko eman beharreko pauso guztiak:
Nori zuzenduta dago?
Parte hartu duten prozeduraren grabaziorako sarbidea eskatu duten eta organo judizialek sarbide hori eman dieten herritarrei.
Nola lortu sarbidea eta baimena?
Grabazio jakin batera soilik sarbidea izateko herritarrek gako bat (sarbide bakarreko gakoa) eska diezaiokete Organo Judizialari. Gako hori parte hartu den prozedurarako esklusiboa izango da.





