Hitzezko prozedura eta prozedura monitorioa
Abokatu eta prokuradore gabe zenbait diru-kopuru bide judizialetik erreklamatzeko prozedura abian jar dezakezu.
Informa zaitez honi buruz
Zer prozedura mota daude?
Hitzezko judizio bidez diru-kopuruak erreklamatzea: 15.000 euro arteko erreklamazioak egitea ahalbidetzen duen prozedura da.
Lan-arloko prozesu baten diru-kopuruak erreklamatzea: lan-harremanen ondorioz sortutako diru-zorrak erreklamatzeko prozesu judiziala, langileak enpresaren aurka jarritakoa, beti ere, enpresa konkurtso egoeran ez badago.
Judizio monitorio bidez diru-kopuruak erreklamatzea: diru kopuru mugarik gabe erreklamazioak egitea ahalbidetzen duen prozedura da. Ezinbestekoa da legeak aurreikusitako baldintzak betetzea eta prozedura mota honetarako derrigorrezkoak diren egiaztagiriak edukitzea.
Diru-kopuruak erreklamatzeari buruzko azalpen-bideoa.
Nork egin dezake?
Diru-kopuru bat zor zaion edozein pertsonak, zorra egiaztatu badezake
- Hitzezko prozeduran, diru-kopurua ezin da 15.000 euro baino gehiagokoa izan.
- Lan-arloko prozesu monitorioan, zorra lan-harreman batetik eratorria izan behar da.
- Zibil-arloko prozesu monitorioan, legez aurreikusitako baldintzak bete behar ditu.