Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Profesionalak eta teknologia berriak

Justiziako profesionalak eta teknologia berriak

Legearen II. kapituluan ezarritakoaren arabera profesional hauek Justizia Administrazioarekin dituzten harremanak bitarteko elektronikoen bidez gauzatzeko eskubidea dute.

Justizia arloko profesionalek Justizia Administrazioarekiko harremanetan dituzten eskubideak eta betebeharrak 18/2011 Legean daude jasota (18/2011 Legea, Administrazio Elektronikoan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien erabilera arautzen duena (leiho berri batean irekitzen da)).

Informa zaitez honi buruz

Profesionalek, prozeduran pertsonatutako alderdiaren ordezkariak direnean, izapideen egoera  telematikoki ezagutzeko eskubidea dute.

Prozedurako dokumentuen kopia elektronikoak ere eskuratu ahal izango dituzte, pertsonatutako alderdiaren ordezkariak direnean edo interes legitimoa egiaztatzen dutenean.

Era berean, Justizia Administrazioak espediente baten parte diren dokumentu elektronikoak formato elektronikoan gorde beharko ditu.

Justizia arloan lanean diharduten profesionalek sinadura elektronikoa erabili dezakete (NANarena edo aitortutako bestelako identifikatzaileena) beti ere sistema horrek modu unibokoan profesional gisa identifikatzen badu.

Justizia Administrazioak bere aldetik, fitxategietan, sistemetan eta aplikazioetan dauden profesionalen datuen segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatu behar ditu.

Justiziako profesionalek Administrazioek ezarritako sistemak, bitarteko elektronikoak eta aplikazioak erabili behar dituzte, beti ere prozeduran aurrikusitako bermeak eta baldintzak errespetatuz.