Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

TeAutorizo - Sexu-delituen ziurtagiriak entitateentzat

TeAutorizo Ministerioak gaitutako plataforma bat da, erakundeei beren langileen Sexu Izaerako Deliturik Ezaren Ziurtagiria zuzenean eskatzeko aukera ematen diena, langileek ziurtagiria aurkeztu behar izan gabe.

Informa zaitez honi buruz

Alde batetik, enpresa, elkarte eta gainerako erakundeei, baldin eta horien jarduerak adingabeekin ohiko harremana eskatzen badu eta bertako langileak diren edo izango diren pertsonen sexu-deliturik ez dagoela egiaztatzeko ziurtagiriak lortu behar badituzte. TeAutorizo aplikazioaren bidez, entitate horiek modu zentralizatuan kudea dezakete ziurtagirien lorpena, karga administratiboa murriztuz eta hautaketa- eta sartze-prozesuak arinduz.

Bestalde, erakunde horietako langileei edo etorkizuneko langileei, sexu-deliturik ez dutela egiaztatzeko ziurtagiria lortzea erraz eta modu seguruan baimendu ahal badute, eskatu eta beren kontura aurkeztu beharrik izan gabe.

TeAutorizo zerbitzua erabiltzeko, baldintza hauek bete behar dira, zerbitzuan betetzen den zereginaren arabera:

Erakundea:

  • Adingabeekin harremanetan egotea eskatzen duten jarduerak egitea.
  • Erakunde enplegatzaile edo etorkizuneko enplegatzaile gisa jardutea.
  • Zerbitzura sartzeko balio duen identifikazio elektronikoko sistema bat izatea.
Langilea edo etorkizuneko langilea:
  • Adingabeekin ohizko harremana duen entitate bati lotuta egotea edo lan-lotura izateko prozesuan egotea.
  • Baliozko identifikazio elektronikorako bitarteko bat izatea.

Funtzionamendu zehatza jakiteko eta izapideak egiteko, sartu zerbitzura.