Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Aurretiko hitzordua

Erregistro Zibilera joateko aurretiko hitzordu zerbitzua

Ez duzu hitzordurik behar ziurtagiri bat eskatzeko (jaiotza, ezkontza eta heriotza), ezta informazioa eskatzeko edo hitzordua kudeatzeko ere. Gainerako izapideetarako, behar izanez gero.

Telefonoz edo posta elektronikoz ere eska dezakezu informazioa. Euskadiko Erregistro Zibilaren Bulego Orokor guztietako harremanetarako datuak.

Erregistroan sexua zuzentzeko hasierako agerraldirako (4/2023 LEGEA), hitzordua posta elektronikoz eskatu behar duzu: erregistro zibiletako posta-zerrenda, sexua zuzentzeko

Bilboko erregistro zibileko bulegoko espediente guztietarako, ezkontza-espedienteetarako izan ezik, beharrezkoa da aurrez aurreko hitzordua hartzea erregistroko leihatilan (hitzordua ezin da internet bidez eskatu).

Dokumentazioa prestatu

Askotan, dokumentazioa prest eraman dezakezu. Kontsultatu zer hitzordu mota duzun eta zer dokumentazio aurkeztu behar duzun, egingo duzun izapidearen arabera.

Aurretiko zitaren aplikazioak tresna erraz bat jartzen du zure eskura, Erregistro Zibilaren Bulego Orokor batera joateko hitzordua hartu ahal izan dezazun. Ondoren, hautatu dagokion aplikazioa, nora joan behar duzun kontuan hartuta.

Hitzordua Bilboko, Donostiako edo Gasteizko Erregistro Zibilarekin:

Hitzordua Euskadiko gainerako erregistro zibilekin:

Arindu zure izapideak. Online eskaera.