Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Salaketa aurkeztu

Nola aurkeztu salaketa bat

Zure ustez delitu izan daitezkeen egitate batzuen biktima izan bazara, salaketa jar dezakezu epaitegiari, ministerio fiskalari edo poliziari jakinarazteko.

Biktima bazara edo biktima den inor ezagutuz gero, aholkularitza jaso dezakezu, Biktimari Laguntzeko Zerbitzuan.

Informa zaitez honi buruz

Biktimak edo egitateen berri duen edozeinek.

Salaketa idatziz edo hitzez egin daiteke. Bertan, jazotako gertaerak deskribatu behar dira, baita non eta noiz gertatu zen ere. Era berean, oso interesgarria da lekukoak nortzuk izan ziren aipatzea.

Era berean, oso interesgarria da salatzailearen eta, ahal bada, salatuaren datu pertsonalak ematea.

Lesiorik izanez gero, osasun azterketaren ziurtagiria aurkeztu beharko da.

Delitua preskribatu arte aurkez dezakezu salaketa. Preskripzio-epeak kontuan hartzen ditu delitu bakoitzari dagokion zigorraren larritasuna eta iraupena. Zehazki, Zigor Kodearen 131.1 eta 132.1 artikuluei erreparatu behar diegu, non urtetik 20 urtera bitarteko baremoa ezartzen den. Gainera, epe hori delitua egiten denetik hasiko da zenbatzen, edo delitu jarraitua bada, delitua gertatu zen azken alditik.

Era berean, salaketa idatziz edo hitzez aurkez dezakezu Guardiako Epaitegian, Bake Epaitegian, fiskaltzan edo polizia-etxe batean, bai Ertzaintzan, bai Udaltzaingoan.

Kontsultatu Euskadiko Guardiako Epaitegien direktorioa.

Euskadiko epaitegietan ezin da salaketa telematikoki aurkeztu, baina Ertzaintzak aukera ematen du kasu jakin batzuetan salaketa online jartzeko (leiho berri batean irekitzen da).

Salaketa jartzea doako izapidea da.