Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Lekukoei ordaintzea epaiketara joateagatik

Judizioz kanpoko peritu-txostenak

Epaiketa edo auzitegi batera lekuko gisa joateko deitu badizute, jakin behar duzu zure betebeharra dela deira joatea eta ezin izango duzula ukatu arrazoi justifikaturik gabe. Hori bai, kalte-ordaina eska dezakezu Justizia Administrazioak joan-etorri-, ostatu- edo mantenu-gastuak ordain diezazkizun, beharrezkoa izanez gero.

Informa zaitez honi buruz

Epaiketa batera lekuko gisa joateko zitazioa jaso duen pertsonak eska diezaioke kalte-ordaina Administrazioari.

Lekuko gisa zitatzen diren pertsona guztiek ez dute Administrazioari gastuak erreklamatzeko eskubiderik.

Eskaera egin ahal izango duzu epaiketa zigor-arloan egiten bada eta Fiskaltzak zitatu bazaitu edo instrukzioan zehar epaitegiak zitatu bazaitu.

Hala ere, ordena zibilean lekuko gisa jardun duenak ezingo dio Administrazioari kalte-ordaina eskatu bere esku-hartzea alderdietako batek eskatu delako.

Adibidez, istripu baten lekuko bazara eta epaiketa batean lekukotasuna ematen amaitzen baduzu, ezin diozu Administrazioari eskatu gastuak ordain diezazkizun, alderdietako batek ordaindu beharko baititu.

  • Justizia Administrazioaren Letraduaren ziurtagiria edo lekukotza. Dokumentu hau epaiketa edo ikustaldia amaitzean eska dezakezu.
  • NANaren fotokopia.
  • Dokumentu hau behar bezala beteta: Hirugarren interesdunaren datuei alta emateko formularioa (leiho berri batean irekitzen da) . Administrazioko EATetako bulegoetan ere eska dezakezu.
  • Gastuen jatorrizko egiaztagiriak (autobidea, bazkaria, hotela, garraio publikoaren ordainagiriak...).