Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Lan-poltsa

Justiziako lan-poltsa

Justizia Administrazioan, lan-poltsaren bidez hautatzen dira aldi baterako zerbitzuak emateko langileak. Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburuordetzako Justizia Administrazioko Zuzendaritzak kudeatzen ditu poltsa horiek.

Aldiro-aldiro lan-poltsak sortu eta/edo irekitzen dira hautagai berriak sartzeko edo lehendik izena emanda daudenek euren profilak titulu berriekin edo lortutako merituekin eguneratzeko.

Informa zaitez honi buruz

Administrazio Orokorreko, Justiziako eta/edo Segurtasuneko lan-poltsetako pertsonei zuzendutako ataria da. 

Atari honen bidez, honako zerbitzu hauetarako sarbidea duzu:

  • Lan-eskaintza baten espezifikazioen simulazioa egin dezakezu, eta sistemak egun horretan aurretik dituzun pertsonen kopurua adieraziko dizu. Espezifikazioak aldatuz gero, gehien komeni zaizkizunak ikusi ahal izango dituzu.

    Zauden lan-poltsa bakoitzean egin diren azken kontratazioak kontsultatu ahal izango dituzu. Informazio horrekin, kontratatzeko zer aukera dituzun jakin ahal izango duzu.

    Zure lan-poltsen datu eguneratuak zehatz-mehatz kontsultatu ahal izango dituzu (Administrazio Orokorrekoak, Justiziakoak eta Segurtasunekoak).

    Poltsa bakoitzean zein datu dauden ikusi ahal izango duzu, eta zure egungo egoerarekin bat ez badatoz, aldatu egin ahal izango dituzu.
  • Honako kudeaketa hauek online egin ditzakezu, zeure burua ziurtagiri digital batekin eta sinadura elektronikoarekin

Gerora, zerbitzu eta aukera gehiago ere jarriko dira (webgunean iragarriko dira). Lor ezazu lehenbailehen ziurtagiri digitala. B@kQ ziurtagiri digitala erabiltzea gomendatzen dizugu, erraza baita lortzen eta erabiltzen.

Laguntza Judiziala

Organo judizialen jarduerari laguntza eskaintzearekin zerikusia duten zeregin guztiak egitea da Laguntza Judizialeko Kidegoaren egitekoa. Adibidez: Sala zaindu eta zainaraztea; enbargoak egitea; posta zaindu eta garraiatzea; prozedura bateko alderdi interesatuei jakinarazpenak egitea eta hitzordua ematea; jendeari arreta egitea, etab.

DBHko graduatu titulua edo baliokidea eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.

Prozesu eta Administrazio Kudeaketa

Kudeaketa Prozesal eta Administratiboko Kidegoak goragoko mailako prozeduraren kudeaketa-jarduerak egiten ditu. Adibidez: arau prozesalak interpretatzen ditu; alderdien agerraldia sinatzen du; enbargoak dokumentatzen ditu; autoen laburpen-oharrak egiten ditu; idatziak eta dokumentuak jaso, erregistratu eta banatzen ditu; idatzi eta dokumentuen kopia soilak egiten ditu, etab.

Unibertsitateko diplomadun titulua, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo baliokidea eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.

Izapidetze Prozesal eta Administratiboa

Izapidetze Prozesal eta Administratiboko Kidegoak kudeaketa Prozesalari laguntzearekin zerikusia duten jarduera guztiak egiten ditu. Adibidez: prozeduraren garapen orokorra gauzatzen laguntzen du, dokumentuak, aktak, eginbideak eta ohartarazpenak idatziz; espedienteak eta posta erregistratzen ditu; ebazpenak transkribatzen ditu; zitazio-zedulak prestatzen ditu, etab.

Batxilergoko titulua edo baliokidea eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.

Auzitegiko Medikuntza

Auzitegiko Medikuen Kidegoak epaitegi, auzitegi eta fiskaltzei laguntzen die, prozesu judizialaren esparruan txosten teknikoak eginez eta auzitegien jurisdikziopean dauden atxilotutako pertsonen, zaurituen edo gaixoen lesioen kontrola eta gorputzeko kalteen balorazioa eginez.

Medikuntzako Lizentziatura eduki behar da. Espainiako nazionalitatea edukitzea eta adin nagusikoa izatea ere ezinbestekoa da.

Arabako EAT- Kudeaketa Unitate Teknikoa

  • Helbidea: Gasteiz Hiribidea, 18, Lehen solairua | 01008 Vitoria-Gasteiz, Araba (mapan ikusi)
  • Telefonoa: 945004900
  • Ordutegia: 9etatik 14ak arte 

Bizkaiako EAT- Kudeaketa Unitate Teknikoa

Gipuzkoako EAT-Kudeaketa Unitate Teknikoa

  • Helbidea: Teresa de Calcuta Plaza, 1 (Atotxa), Bosgarren solairua | 20012 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa (mapan ikusi)
  • Telefonoa: 943000750
  • Faxa: 943000707
  • Ordutegia: 9etatik 14ak arte
  • E-posta: eatgipuzkoa@euskadi.eus 

Gipuzkoako EAT Administratiboa - Langileen arloa

Justizia Administrazioko Zuzendaritza

Justizia Administrazioan, aldi baterako zerbitzuak emateko langileak lan-poltsen bidez hautatzen dira. Lan-poltsa horien kudeaketaz Justizia Administrazioko Zuzendaritzaren mendeko Langileen Zerbitzua arduratzen da.

Lan-poltsak arautzen dituen araua Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako sailburuaren 2022ko uztailaren 11ko Agindua da (leiho berri batean irekitzen da). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren aldi baterako beharrizanak estaltzeko dauden langileen hautagaien zerrendak kudeatzeko araudia onartzen da.

Agindu horren xedea da Aginduaren aplikazio-eremuko lanpostuetan aldi baterako zerbitzuak emateko langileen hautaketa arautzea, zerbitzuak beteko dituzten langileen hautapena, zerbitzu horiek emateko hautagaien zerrenden elaborazioa eta kudeaketa, eta hautatutako pertsonen izendapena edo kontratazioa.