Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Justiziaren 2022-2028 Plan Estrategikoa

Justiziaren 2022-2028 Plan Estrategikoa

Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko operadore nagusiek plangintza estrategiko bat landu dugu datozen urteetarako, egungo eta etorkizuneko egoera aztertzeko eta eskura ditugun baliabideak antolatzeko, gure autonomia-erkidegoan justizia-zerbitzu publikoa bermatu eta hobetzeko. Emaitza Justiziaren 2022-2028 Plan Estrategikoa da, 2022ko uztailaren 26an Gobernu Kontseiluan aurkeztua.

Informa zaitez honi buruz

Planak 2019ko azken hiruhilekoan, 2020an eta 2021ean eta 2022ko lehen hilabeteetan egindako gogoetak eta analisiaren emaitzak biltzen ditu. COVIDaren pandemiak nabarmen aldatu ditu hasieran planteatutako denborak eta lantze-sistema.

Lankidetzan burututako lan-saioen eta jardueren bidez garatu da, elkarren arteko informazioan eta administrazio zein agintarien arteko akordioan oinarrituta, gure jarduera modu osagarrian gara dezagun, gure zerbitzua hobetuz eta, ahal den neurrian, operadore juridiko, profesional eta euskal herritarren behar eta itxaropenekin lerrokatuz.

EAEn justizia-arloan erantzukizunen bat duten operadoreak aldez aurreko hausnarketa-prozesu baten ondoren haien artean eta interes-taldeekin parte hartuz, hurrengo urteetan jarraitu beharreko estrategia zehazten duen (2022-2028) eta EAEn justizia-zerbitzu publikoaren prestazioa hobetzeko adostutakoa definitzen duen dokumentua da JPEa.

Zer da JPE

Eginkizuna

Gure administrazioek, erakundeek, kolektiboek eta entitateek, erantzukizun partekatuarekin eta elkarlanarekin konprometituta, justiziaren zerbitzu publikoa ematen dugu Euskadin, herritarrei orientatuta, bidezko eskubide eta interesen benetako babes judizialerako eskubidea bermatzeko, pertsona gaitu eta motibatuekin, eta baliabide material eta teknologikoak erabiliz, gizarte aske, berdinzale, bidezko eta pluralagoa lortu nahian.

Ikuspegia

EAEko justiziaren zerbitzu publikoa ezaguna da, bai eta atsegina, irisgarria, fidagarria, bizkorra, gardena eta efizientea ere herritar, bertako langile, gainerako operadore juridiko eta administrazioen esanetan, izan ere:

  • babes berezia ematen die egoera ahulenean dauden kolektiboei.
  • Justizia Administrazioa erabiltzen duten pertsonen hizkuntza-eskubideak bermatzen ditu.
  • gatazkak ebazteko baliabide egokiak garatzen ditu.
  • antolaketa-eredu bat ezarria du pertsona motibatuetan, kudeaketaren hobekuntzan eta justizia digital guztiz operatiboan oinarrituta.

Eginkizuna eta ikuspegia

JPE-aren bitartez EAEko gizartean hau ezagutzea eta erabiltzea bilatzen da; hau da, pertsona kalteberenei sarbidea errazten dien justizia-sistema. Horretarako, EAE-ko justiziaren zerbitzu publikoa eraldatuko da, berrikuntzaren eta elkarlanean lan eginez eta profesionaletan oinarritutako justizia digitala eta baliabide jasangarriak gidari izanik. 

Mapa adierazgarria jpe

2008. Urtean JAMJI (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da) dokumentu bateratua onartu zen: EAEn Justizia Administrazioa Eraberritzeko eta Euskalduntzeko Jarrera Integrala onartu zen, eta bertan zehaztu ziren euskalduntzeari, teknologia berriei eta antolakuntzaren egokitzeari buruzko 2008-2012rako helburuak eta ildo estrategikoak. Plan horren baitan hurrengo planak bilduta daude:

  • JAIKP (PDF, 3 MB) (leiho berri batean irekitzen da): Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Informatika eta Komunikazioetako Plana.
  • JAAP (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da): Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Bulego Judizial eta Fiskalen Antolamendu Plana.

Ondoren:

  • JAHNP (leiho berri batean irekitzen da): EAEko Justizia Administrazioan Hizkuntza Normalizatzeko Plan Orokorra 2011-2020.
  • JDP (PDF, 2 MB) (leiho berri batean irekitzen da): Justizia Digitalaren Plana 2021-2026. Justiziaren Plan Estrategikoaren Bosgarren Ildo Estrategikoaren parte da, 2020 urtean hasitako osasun larrialdiari erantzuteko aurreratu zena.