Sexu-izaera duten zigor-aurrekarien ezereztea
Sexu-izaera duen delitu bategatik epai irmo bidez kondenatu direnak beraien erantzukizun kriminala agortu badute, legeak ezarritako epeak beteta, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralean jasota dauden zigor-aurrekariak ezerezteko eskubidea daukate.
Zigor-aurrekaria kondena-oharraren bidez sortzen da, eta, beraz, hura ezerezteak epai irmoan ezarritako zigor guztiei eragiten die, ez banakako zigor bakoitzari.
Informazio gehiago
Nork eska dezake?
Interesdunak, berak, edo hura ordezkatzen duen beste pertsona batek eska dezake, betiere, honako baldintza hauek betetzen badira:
- Biktima eta kondenatua adinez nagusiak direnean, inskripzioen jatorria Zigortuen Erregistro Zentrala denez, ezereztea Zigor Aurrekariak Ezerezteko ezarrita daudenak jarraitu beharko dira.
- Kondenatua adingabea bada, biktimaren adina edozein dela ere, inskripzioen jatorria Adingabeen Epai Irmoen Erregistro Zentrala da. Ondorioz, haren araudiko bete beharko da: aurrekariak ofizioz ezereztuko dira adingabea adin-nagusitasunera heltzen denetik hamar urtera, betiere, judizialki ezarritako neurriak oso-osorik bete badira edo preskribatu badira.
- Biktima adingabea bada eta kondenatua adinez nagusia, ezereztea hogeita hamar urte igarota egingo da, zenbatzen hasita, Zigor Kodearen 136.artikuluaren arabera, zigorra betetzat jotzen den egunetik hasita. Kasu horretan, Zigortuen Erregistro Zentraleko inskripzioan jasota dauden zigor-aurrekariak ezerezteak ez du informazioa ezabatuko adingabeekin lanak edo jarduerak egiteari dagokionean.