Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Atarien irisgarritasunari buruzko egungo irtenbideak eta praktika onak

JustiziaEus ekosistema digitalean, edukiak aurretik aipatutako irizpideei jarraituz lantzen dira: indarrean dagoen legedia, UNE arauak ezarritako betekizun teknikoak eta atariaren estilo-liburuan jasotako gidalerroak.

Erreferentzia-esparru hori oinarri hartuta, hainbat neurri ezarri dira eduki eta baliabide irisgarriak eskaintzeko:

  • Edukien hizkuntza-aniztasuna: edukiak gaztelaniaz eta euskaraz daude eskuragarri, hizkuntza-markaketa egokiarekin, laguntza-teknologien bidezko irakurketa errazteko.
  • Nabigatzaileekin bateragarritasuna, erabiltzaileei testuaren tamaina handitzeko, koloreak doitzeo edo kontraste handiko moduak aktibatzeko aukera emanez, nabigatzailearen aukeren bidez.
  • Dokumentu irisgarriak, etiketa bidezko PDF formatuan argitaratuak eta, atal batzuetan, HTML bertsioan ere eskuragarriak.
  • HTML hizkuntzan egokitutako baliabide grafikoak, hala nola ikonoak, taulak eta eskemak, markaketa semantiko egokia eta testu alternatiboak dituztenak, haien ulermena errazteko.
  • Irisgarritasunari buruzko atal bereziak, hartutako konpromisoei eta erabiltzaileen eskubideei buruzko informazio argiarekin.
  • Irisgarritasunari buruzko orri berezia www.justizia.eus atarian, irisgarritasun-adierazpen ofiziala eta nabigazio-esperientzia pertsonalizatzeko gida praktikoak biltzen dituena, besteak beste:
    • Nabigatzaileetan koloreak nola aldatu
    • Nabigatzaileetan diseinu bisuala nola desaktibatu
    • Nabigatzaileetan testuaren tamaina nola handitu edo txikitu

Guztira, ekintza hauek irisgarritasun digitalaren arloan egiten den ahalegin sistematikoa islatzen dute. Nolanahi ere, lanean jarraituko da neurri horiek sendotu eta atari osoan zein Auzitegiaren Egoitza Elektronikoan praktikan ezartzeko.