Aplikazioak
Catálogo de ServiciosZerbitzu-Katalogoa
APLIKAZIOAK
Herritarrak
Aplikazioak zerbitzu-lerroaren barruan, IJZk hainbat aplikazio eta zerbitzu tekonologikoren bidez kudeatzen eta eskaintzen ditu zerbitzuak.


JustiziaEus ataria
- EAEko Justizia Administrazioaren web ataria.
- EAEko sistema judizialarekin lotutako informazioa eta zerbitzuak eskaintzen ditu.
- Atari honen bidez, EAEko justiziaren funtzionamenduari eta antolaketari buruzko xehetasunak eskura daitezke, bai eta Erregistro Zibilean izapideak egin eta herritarrentzat eskuragarri dauden zerbitzuak kontsultatu ere.
- Gainera, hainbat tresna ditu, hala nola itzulpen juridikoen bilatzailea, eraikin judizialen kokapena, ohiko galderak, formularioak, dokumentuak eta argitalpen garrantzitsuak.
- Sistema judizialaren berri eta eguneratzeak ere ematen ditu, gardentasuna eta justiziarako sarbidea hobetzeko.

Judiziko birtualak - EpaiDigitala
- Webexean oinarritutako tresna, herritarrei epaiketetan eta jarduketa judizialetan modu birtualean parte hartzeko aukera ematen diena.
- Egoitza judizialetara fisikoki joateko beharra ezabatzen du.
- Audio eta bideo kalitate handia, pantalla eta fitxategiak partekatzeko funtzioekin denbora errealean lankidetzan aritzea eta pribatutasuna bermatzeko segurtasun-neurri aurreratuak eskaintzen ditu.
- Gailu askorekin bateragarria da, eta Espediente Judizial Elektronikoarekin (EJE) integratzen da. Horri esker, jarduketa digitalak multimedia-dokumentu gisa erregistra daitezke sistema judizialaren barruan.

Bista judizialen informazio-panelak
- Informazio-panel digitalek bista judizialen egoerari buruzko informazio eguneratua ematen diete herritarrei, ordutegiak, kokapenak eta saioen aurrerapena barne.
- Panel horiek automatikoki eguneratzen dira, eta bista bat mantentzen den, atzeratu den edo ezeztatu den egiaztatzeko aukera ematen dute, denbora optimizatzen eta behar ez diren itxaronaldiak murrizten lagunduz.
![]()
Egoitza Judizial Elektronikoa
EAEkozerbitzujudizialetarakosarbidea errazten duen plataforma digitala.
- Lineako ingurune segurua eskaintzen du, herritarrek izapideak, zerbitzuak eta kontsultak telematikoki egin ahal izan ditzaten, beharrezko berme prozesal guztiekin.
- Ohar teknikoak
- Doako justizia
- Enkante judizialak
- Monitorioa eta hitzezkoa
- Babes-aginduak
- Erregistro Zibileko izapideak
- Dokumentuen apostilla
- Ahalordeak ematea (Apud Acta)
- Sarrera eta gordailu judizialak
- Lehiaketa-formularioetarako sarbidea
- Sexu-delituak egiaztatzea eta ezereztea
- Zigor-aurrekarien ziurtagiria eta ezereztea
- Ikustaldi judizialak eta judizioz kanpoko aditu-txostenak deskargatzea
- Lekukoei ordaintzea epaiketa batera joateagatik
- Ondasunak likidatzeko plataforma
- Sarrera bidegabeak itzultzea
- Oposizioak prestatzeko bekak
- Azken nahien ziurtagiria
- Ediktu judizialen taula bakarra
- Mikroenpresen Zerbitzua
- Hipoteka-bitartekaritza
- Biktimari arreta ematea
- Indultu-grazia
- Salaketak
- EJEn erabilgarri dauden aplikazio nagusiak hauek dira: Herritarren arloa, Espediente Judizialak-PSP-Euskadi, Aurretiko hitzordua, Erreklamazioak eta iradokizunak, Epaiketa birtualak-EpaiDigitala.





