Estatistikak
Estatistika garrantzi bereziko tresna da Euskadiko Justiziaren esparruan bizi den errealitatea hautemateko orduan. Datuak aztertuta, funtsezko zerbitzu publiko hori hobetzeko neurriak har daitezke.
Informa zaitez honi buruz
- Zer da Estatistika Organo Espezifikoa?
- Euskadiko Justizia Administrazioko lankidetza-zerbitzuen estatistikak
Zer da Estatistika Organo Espezifikoa?
Berdintasun, Justizia eta Gizarte politiketako Sailaren Estatistika Organo Espezifikoak, Euskal Autonomia Erkidegoko Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legean ezarritakoarekin bat, saileko estatistikari dagozkion jarduerak gauzatzen ditu; horrela, autonomia-erkidegoko estatistika-antolamenduaren parte da. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko eragiketa estatistiko guztiak koordinatu, antolatu eta eskaintzen ditu, baita Euskal Estatistika Planean eta urteko estatistika-egitarauetan jasotakoak ere.