Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zigor-aurrekarien ziurtagiria

Cómo solicitar el certificado de antecedentes penales

Zigortuen Erregistro Zentralean, igorpenaren egunean zigor-aurrekariak dituzula edo ez dituzula egiaztatzen duen ziurtagiria da. Justizia Ministerioa da izapidea kudeatzearen arduraduna.

Informa zaitez honi buruz

Interesdunak: edozein pertsona fisiko adinez nagusia, pertsona juridikoak euren legezko ordezkarien bitartez.

Eskatzailea beste pertsona baten ordezkaria bada, ordezkariak bere nortasuna eta eskatzailearena egiaztatu beharko ditu, eta legezko ordezkaria dela egiaztatzen duen zuzenbidezko dokumentua eduki beharko du.

Europar Batasuneko beste herrialde bateko nazionalitatea baduzu, zure aurrekariak zure nazionalitateari dagokion Estatuko agintari nagusiei eskatuko zaizkio eta txostena espainiako ziurtagiriari gehituko zaio. Kasu horretan, ziurtagiriaren izapidetzea herrialde horren araudiaren, praktikaren eta epeen baitan egingo da.

Ziurtagiria Erakunde Publiko batek edo enpresa batek eskatu badu, adibidez, lan-poltsetarako, adopzioetarako, baimenak eskuratzeko eta abar, zerorrek ez eskatzeko eskubidea duzu, eta Administrazioari zure zigor-aurrekarie buruzko informazioa eskuratzeko baimena eman diezaiokezu. Baimen eredua: Administrazioak Zigor-aurrekariak eskatzeko baimena (leiho berri batean irekitzen da).

Zigor-aurrekarien ziurtagiria zenbait oposiziotan, lanpostutan, armak edukitzeko baimena eskatzerakoan edo nazionalitatea eskatzerakoan eskatzen dute.

OHARRA: Zigor-aurrekarien ziurtagiriek ez dute adingabeekin lan egiteko balio. Horretarako baliozkoa dokumentu bakarra Sexu Izaeragatiko Delituen Ziurtagiria da.

Ordaindu behar duzun tasa 3,86 eurokoa da.

Tasaren zenbateko zehatza ordaindu behar duzu, kopurua gaizki idatziz gero finantza-erakundeak ezin baitu dirurik itzuli eta itzulketa eskatzeko okerreko diru-sarrera itzultzeko espedientea (leiho berri batean irekitzen da) hasi beharko duzu.