Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Desgaitasuna duten pertsonentzako justizia irisgarria

Justizia irisgarria

Justizia digitalak zerbitzu judizialak modernizatzen ditu, izapideak egitea, jakinarazpenak jasotzea eta online saioetan parte hartzea ahalbidetzen duten teknologien bidez, eraginkortasuna eta sarbidea hobetuz. Hala ere, haren erabilgarritasun errealak baldintza-berdintasuna bermatzean datza, desgaitasuna duten pertsonak barne.

Justizia digital irisgarriak pertsona orok, gaitasunak edozein direla ere, bere eskubideak oztoporik gabe baliatu ahal izatea du helburu. Horretarako, ezinbestekoa da webguneak, aplikazioak eta dokumentu judizialak irisgarriak eta erabiltzeko errazak izatea. Atal honek justizia irisgarriaren inguruko erreferente izan nahi du, araudiari, onurei, erronkei eta irtenbide praktikoenei buruzko informazioa eskainiz. Gainera, herritarrak gonbidatzen ditu parte hartzera eta hobekuntza-proposamenak edo iradokizunak bidaltzera harremanetarako galdetegiaren (leiho berri batean irekitzen da) bidez edo posta elektroniko honetara idatziz: justiziaeus@justizia.eus.

Informazioa gai hauen inguruan

Irisgarritasun digitalak bermatzen du pertsona guztiek, desgaitasuna dutenek barne, Justizia Administrazioaren zerbitzu elektronikoak baldintza-berdintasunean erabili ahal izatea.

Euskadiko Justizia Administrazioak gutxienez bete behar du WCAG 2.1 jarraibideen AA maila, UNE-EN 301 549-2022 arauak eta 1112/2018 Errege Dekretuak ezarritakoa jarraituz. Etorkizuneko eguneraketak (WCAG 2.2) indarrean sartzen direnean aplikatuko dira, Europako araudian jasotzen diren moduan.

Normativa europea

Europar araudia

Normativa estatal

Estatu mailako araudia

Estandarren eguneraketa

2023ko urriaren 5ean argitaratu zen jarraibide hauen bertsio berriaren gomendioa: WCAG 2.2 (leiho berri batean irekitzen da), irisgarritasun-irizpide berriak txertatzen dituena eta aurreko irizpide bat ezabatzen duena.

Hala ere, Europako arau EN 301 549 eguneratu arte eta Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean ofizialki argitaratu arte, WCAG 2.2 ez da nahitaez bete beharrekoa.

Justizia digitaleko zerbitzuetan irisgarritasuna txertatzea ez da soilik betebehar legal bat, baizik eta aukera estrategikoa ere bada sistema judizial eraginkorragoa, inklusiboagoa eta herritarrengandik hurbilagoa eraikitzeko.

Justizia digital irisgarriaren onuren ikonoa

Irisgarritasunaren onurak

Justiziaren digitalizazioak aukera handiak eskaintzen ditu sarbidea, eraginkortasuna eta herritarren parte-hartzea hobetzeko. Hala ere, hainbat erronka ere planteatzen ditu, eta horiek behar bezala landu behar dira pertsona guztiek, desgaitasuna dutenek bereziki, sarbide-berdintasunean parte hartu ahal izan dezaten.

Sarbide-berdintasuna bermatzeko erronken ikonoa

Sarbide-berdintasuna bermatzeko erronkak

JustiziaEus ingurune digitaleko irisgarritasuna Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailak irekia, inklusiboa eta pertsona guztien eskura dagoen justizia baten alde duen konpromisoaren parte da. Horretarako, webguneak, aplikazioak eta eduki digitalak oztoporik gabe erabil daitezen egiten da lan, indarrean dagoen araudia betez eta diseinu unibertsalaren, erabilerraztasunaren eta kalitate teknikoaren irizpideak aplikatuz. Ahalegin jarraitu horren helburua da informaziorako eta zerbitzu publikoetarako sarbide bidezkoa bermatzea, aukeren berdintasuna eta parte-hartze osoa sustatuz ingurune digitalean.

Web irisgarritasunaren oinarriak

Web irisgarritasunaren oinarriak

Egindako irisgarritasun-txostenak

Egindako irisgarritasun-txostenak

Irisgarritasun irtenbide eta praktikak

Irisgarritasun irtenbide eta praktikak