Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Doako justizia

Doako laguntza juridikoa nola eskatu

Doako laguntza juridikoaren onarpena lortzeko prozedura.

Informa zaitez honi buruz

Doako laguntza juridikoa lortzeko prozedura Orientazio Juridikoko Zerbitzuaren bidez izapidetzen da (OJZ). Horretarako, lehenik eta behin, ezinbestekoa da hitzordua eskatzea, bai Aurretiko hitzorduaren Zerbitzuaren bidez, bai Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Orientazio Juridikoko Zerbitzuen telefonoen bidez.

Orientazio Juridikoko Zerbitzuak arreta eta informazioa eskaintzen die herritarrei doako laguntza juridikoa jasotzeko prozesuan, pertsona guztiek aukera izan dezaten prozedura judizialetan beren interesak defendatzeko, beharrezko zerbitzuak ordaintzeko baliabide ekonomikorik izan ez arren.

Abokatuen Elkargoek kudeatzen duten zerbitzu hau eta diru publikoaren bidez finantzatzen da. Horregatik, zerbitzua eskatzen dutenek baliabiderik ez dutela frogatu behar dute.

  • Espainiarrek, Europar Batasuneko kide diren estatuetako herritarrek (librekanbioko zona), eta Espainian legezko egoitza duten atzerritarrek, baldin eta auzitan jarduteko baliabiderik ez dutela egiaztatzen badute.
  • Gizarte Segurantzako Zerbitzu Erkideek eta Erakunde Kudeatzaileek.
  • Onura publikoko erakundeek eta dagokien Administrazio Erregistroan inskribitutako fundazioek.
  • Lan-arloko jurisdikzioan: Gizarte Segurantzaren onuradunek eta langileek.
  • Zigor-arloko jurisdikzioan: auzitan jarduteko baliabiderik ez duten herritar guztiek, baita atzerritarrek ere Espainian legezko egoitza eduki ez arren.
  • Administrazioarekiko auzietako jurisdikzioan: nahiz eta Espainian legezko egoitzarik ez izan, auzitan jarduteko baliabide nahikorik ez duela egiaztatzen duten atzerritarrek, beren asilo-eskaeren eta Atzerritarrei buruzko Legearen gaineko prozesuetan.
  • Konkurtso-eremuan: prozedura bereziko izapideetako zordunek, betiere, zorduna mikroenpresa denean. Sindikatuei ere aitortzen zaie Gizarte Segurantzako onuradunen eta langileen interes kolektiboak defendatzeko.
  • Genero-indarkeriaren, terrorismoaren eta gizakien salerosketaren biktimek, bere biktima izaerarekin harremana duten edo lotuta dauden prozesuetan. 
  • Adintxikikoek eta babes berezia behar duten desgaituek prozedura jakin batzuetan: giza-hilketa, lesioak, ohiko tratu txarrak, askatasunaren aurkako delituak, osotasun sexualaren eta askatasunaren aurkako delituak eta giza salerosketak. 
  • Istripu baten ondorioz ohiko lana edo ogibidea aurrera eramatea eragozten duten ondorio iraunkorrak dituzten pertsonek. 
  • Terrorismoaren biktimen eskubideak sustatzea eta defendatzea helburu duten elkarteek. 
  • Arau-infakzioei eta ustelkeriaren aurkako borrokari buruzko arau-hausteak egiten dituzten pertsonak babesteko Legearen arabera, Informatzaileak Babesteko Agintaritza Independenteari edo kasuan kasuko agintari autonomikoei arau-hausteak jakinarazten dizkieten pertsonek.

Beren eskubide edo interes propioak defendatzeko auzitan jarduten dutenek bakarrik izango dute doako laguntza juridikoa jasotzeko eskubidea.

Eskabidea aurkeztea doan da.