Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Epaitegiko Lantalde Psikosoziala

Zer da Epaitegiko Lantalde Psikosoziala

Epaitegiko Lantalde Psikosoziala Justizia Administrazioaren organo tekniko laguntzailea da, psikologoek, gizarte-laguntzaileek, hezitzaileek eta administrariek osatutakoa. Epaitegi, auzitegi eta fiskaltzei laguntzea eta aholkularitza teknikoa ematea da bere egitekoa, bereziki familia-arloko eta adingabeen zigor-arloko jurisdikzioetan.

Informa zaitez honi buruz

Epaitegiko lantalde psikosozialek arazo psikologiko eta sozialei buruzko edo familia nahiz hezkuntza-arloko arazoei buruzko peritu-txostenak egiten dituzte organo judizialek eta fiskalek eskatzen dizkietenean, eta txosten horiek epaiketetan defendatzen dituzte. Bereziki, familia-arloko eta adingabeen zigor-arloko jurisdikzioetatik eratorritako auzietan parte hartzen dute.

Familia-arloko jurisdikzioaren arloan, epaileek ELPren txostenak eskatzen dituzte dibortzioetan, gurasoen banantzeetan, adin txikikoak babesteko prozeduretan, etab. Txosten horien bidez adingabeei eragiten dieten neurrien inguruan haien interesak hobeto babes daitezen aholkuak ematen dituzte; horrez gain elkarbizitzarako ordezko moduei (zaintza eta babespea), komunikaziorako sistemei eta bizi ez den gurasoarekin eduki beharreko egonaldiei buruzko aholkuak ere ematen dituzte.

Adingabeen zigor-arloko jurisdikzioari dagokion eta adingabeen erantzukizun penala arautzen duen urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren arabera (leiho berri batean irekitzen da), Epaitegiko Lantalde Psikosozialak adingabekoaren hurrengo egoerak ebaluatuko ditu: delitu den egitateetan inplikatutako adingabeen egoera pertsonala, soziala, familia artekoa eta hezkuntza arlokoa eta egoera horiei erantzuteko zehaztutako neurriak. Era berean ELPa Legeak aurreikusten dituen bitartekotza judizialeko programak ezartzeaz arduratzen da.

Epaitegiko Lantalde Psikosozialaren beste egitekoen artean dago norbanakoei-adingabeei eta kalteberak diren pertsonei-arakatzeetan eta deklarazioak hartzean zigor-arloko prozeduretako instrukzioetan, etab. laguntza judiziala ematea.

  • Aholkularitza txostenak, txosten psikologikoak eta txosten psikosozialak osatzen ditu.
  • Txosten horiek epaiketan defendatzen ditu.
  • Epaileei eta fiskalei aholkuak ematen dizkie.
  • Adingabeekin adiskidetze eta kalteak konpontzeko programak garatzen ditu.
  • Prozedura judizialetan inplikatutako pertsonei harrera eta aholkularitza eskaintzen die.

Epaitegiko Lantalde Psikosozialak prozedura judizialaren hainbat fasetan parte hartzen du. Epaile eta fiskalei aholkuak ematen dizkie eta adingabeari edo bere senide zein legezko ordezkariei -kasuan kasu- aholkuak edo orientabideak ematen dizkie.

Familiaren zuzenbidearen arloan:

  • Adingabeen interesa da parte hartzeko oinarrizko abiapuntua; horren arabera baloratzen dituzte euren familia arteko harremanei modurik egokienean jarraipena emateko dauden aukera ezberdinak.
  • Horren arabera gurasoen eskumenak  ere baloratzen ditu, alternatibak planteatzen ditu eta seme-alaben heziketan hobetu beharreko arloak baloratzen ditu.
  • Legezko ordezkariei, epaitegiei eta fiskaltzei erabakiak hartzeko informazio inpartziala, profesionala eta ulergarria ematen die. 

Adingabeei laguntza pertsonala ematen zaie eta egoeraren eta egoera horren ondorioz sortzen diren erantzukizunak argi azaltzen zaizkie. Adingabeak aztertu egiten dira eta beren hezkuntza egoera eta arlo horretan dituzten beharrak zehazten dira, neurriak egoera horretara egokitzeko.

Familiengandik adingabeei buruzko informazioa jasotzen da, ebaluazioa hobeto egiteko eta familiak adingabeen berreskuratze lanetan inplikatzeko

Epaitegi eta fiskaltzei adingabeen egoera psikosozialaren eta hezkuntza-egoeraren berri ematen zaie, eta haren egoerara ongien egokitzen diren neurri zehatzaile eta hezitzaileak proposatzen zaizkie.

Biktimei gatazka hobetzeko programetan parte hartzeko gonbitea luzatzen zaie.

Lantalde Psikosozial Judiziala hiru lurralde historikoetako hiriburuetako justizia-jauregietan dago, eta azpiegoitzak ditu Barakaldon eta Getxon ere.

Harremanetarako datuak:

Bilbo

Barroeta Aldamar, 10, Zortzigarren solairua

48001 Bilbo, Bizkaia

Mapan ikusi

Telefonoa: 944016730