Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

EJIS

Elkarreragingarritasun eta Segurtasun Eskema Judiziala

Asko dira Autonomia Erkidegoetan eta Justizia Administrazioarekin lotutako organismoetan elkarrekin dauden informazio-sistemak. Horregatik, behar-beharrezkoa da justizia-sistema horien arteko interkonexio-plan bat asmatzea, datuak partekatzeko eta haien artean informazioa eta ezagutza trukatzeko gai izan daitezen.

Informa zaitez honi buruz

EJIS (gaztelaniazko adieratik) Elkarreragingarritasun eta Segurtasun Eskema Judiziala informazioaren eta formatu eta aplikazioen zaintza, normalizazioa eta segurtasuna bermatzeko irizpide sorta da, Elkarreragingarritasuna bermatzeko Administrazio publikoek hartzen dituzte erabaki teknologikoetan kontutan hartzekoak.

Justizia sistemaren eraberritzea bi zutabetan oinarrituta dago:

  • Elkarreragingarritasunak sistema eta aplikazio informatiko ezberdinak harmonikoki kohesionatzen ditu, bai organo judizialen artean zein horiek beste administrazioekin dituzten harremanetan ere.
  • Segurtasunak, parte-hartzaile guztien artean datu-trukatze sendo eta fidagarria bermatzen du.

11/2007 Legeak, ekainaren 22koak, herritarrek zerbitzu publikoetara elektronikoki sarbidea izateari buruzkoak (leiho berri batean irekitzen da), Elkarreragingarritasun eta Segurtasun Eskema Nazionalak (leiho berri batean irekitzen da) proposatzen zituen, eta horiek izan dira EJIS sortzeko eta sustatzeko abiapuntua.

Elkarreragingarritasunaren eta segurtasunaren eskema judizialaren oinarriak jasotzen dituen CTEAJEren dokumentua (PDF, 361 KB) (leiho berri batean irekitzen da) deskarga dezakezu.

Justizia Ministerioak EJIS proiektuari buruz egindako aurkezpena (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da) ere deskarga dezakezu.

EJIS-ek Justizia Administrazioaren baitan arduradun diren erakunde guztiekin lan egiten du, batez ere hurrengoekin:

  • Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia (BJKN)
  • Estatuko Fiskaltza Nagusia (EFN)
  • Justizia Ministerioa (JM)
  • Eskudunak diren Autonomia Erkidegoak

EJIS 2009. urtean sortu zen, JMk, BJKNk eta EFNk adostutako hitzarmen bidez, eta Justizia Arloan eskumenak dituzten Autonomia Erkidego guztiek parte hartzen dute 2010eko martxoaren 29ko ebazpenean jasota dagoenez (leiho berri batean irekitzen da).

Halere, arlo judizialean lan egiten beste erakunde batzuk ere daude EJIS barruan (polizia, trafikoa, Espetxeetako Zuzendaritza...), bai eta Profesionalen Elkargoak (abokatuak, prokuradoreak, Lan-harremanetako gradudunak) zein Europar Batasunaren eremuko erakundeak eta herritarrak ere (prozedura auzietan). 

Beste lankidetza-hitzarmen batzuk:

Helburu nagusia aurrerapen teknologikoak arlo judizialean zabaltzea da, ahalik eta etekin handiena ateratzeko. Horretarako ezinbestekoa da Justizia Administrazioaren zerbitzura dauden aplikazio informatiko guztiak bateratzeko eremu amankomun bat sortzea.

EJISen helburua Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen sistema informatikoen arteko elkarreragingarritasuna bermatzea da, epaitegiek, auzitegiek eta Ministerio Publikoak elkarren artean lan egiteko aukera izan dezaten.

Informazio-sistemen elkarreragingarritasunarekin hurrengoa lortuko da:

  • Elkarreragingarriak diren sistemetako informazioa sinkronizatuko da; era horretara, informazio faltagatik edo informazio eguneratua ez izateagatik erabaki okerrak hartzea ekidingo da.
  • Prozesuen eraginkortasuna hobetuko da, informazioa automatizatuki lekualdatuko da sistema ezberdinen artean eta horrek lanen bikoizketa ekiditea eragingo du.
  • Informazioa elkarbanatzean, herritarrek izapideak administrazio bakarrean egitearekin nahikoa izango da.

EJISek hiru alor nagusi ditu:

Antolaketak bi helburu ditu, lehenengoa EJIS Inbentario Teknologikoa osatzea da, Erakunde guztiek teknologiari, proiektuei, eskarmentuari eta jardunbide egokiei buruzko informazioa izan dezaten. Bigarrena, EJIS barruan lehentasuna izango duen Zerbitzuen Katalogoa osatzea da.

Arlo semantiko-juridikoa, trukatutako informazioa edozein aplikaziok uler dezakeela ziurtatzeko. Edozein kasutan BJKNren Bateragarritasun Test-a (leiho berri batean irekitzen da), abiapuntu eta erreferentzia nagusi izango da; test hori Kudeaketa Prozesaleko Sistema Informatikoen bateragarritasun osoa bermatzeko sortu da.

Kudeaketa prozesaleko sistema informatikoen bateragarritasun-testa (PDF, 92 KB) (leiho berri batean irekitzen da) azaltzen duen BJKNren dokumentua deskarga dezakezu. 

Teknikoak, datuak trukatzeko tresna komunak eskaintzen ditu, hala nola Puntu Neutro Judiziala (PNJ), Sare Judizial Berria (SJB) eta Internet Administratiboa (SARA), bai eta zerbitzuen eskaintza errazteko BJKNren eta JMren elkarreragingarritasun plataformak ere.