Eskubideen Karta
Pertsonek Justiziaren aurrean dituzten eskubideen katalogoak herritarren aurrean justizia-administrazio arduratsua lortzea oso garrantzitsua dela azpimarratzen du; izan ere, herritarrek kexak egin ahal izango dituzte, eta, beharrezkoa izanez gero, egin beharreko konponketak eskatu.
Informa zaitez honi buruz
- Noiz onartu zen zen herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Karta?
- Zein da Kartaren helburua
- Zer pertsona eta/edo erakunderi eska diezazkiekezu eskubide horiek
- Eskubideen Kartaren testu osoa
Noiz onartu zen zen herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Karta?
2001eko maiatzaren 28an sinatu zen Justizia Erreformatzeko Estatu Ituna. Itunaren lehentasunetako bat Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Karta prestatzea izan zen, 2002ko apirilaren 16an Diputatuen Kongresuan onartu zena.
Zein da Kartaren helburua
Kartak bi xede ditu:
- Batetik, Justizia Administrazio modernoa eta irekia eta herritarrekiko arduratsua izatea; herritarrek Justiziaren funtzionamenduari buruzko kexak eta iradokizunak egin ahal izango dituzte, bai eta, behar izanez gero, kalte-ordainak galdatu ere.
- Bestetik, babes gutxien duten herritarrei arreta berezia eskaintzea: etxeko indarkeriaren biktimei, adingabeei, pertsona ezinduei edo etorkinei.
Zer pertsona eta/edo erakunderi eska diezazkiekezu eskubide horiek
Kartak herritarrek abokatu eta prokuradoreen aurrean dituzten eskubideak galdegiteko oinarriak ere ezartzen ditu, besteak beste, deontologiaren ikuspegitik jokabide zuzena, haien lanaren gutxi gorabeherako kostuari buruzko informazio argia, eta kalitatezko doako aholkularitza, pertsonak doako laguntza juridikorako eskubidea duenean.
Herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Kartak Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten guztiei eragiten die.
Eskubideen Kartaren testu osoa
Deskargatu herritarrek Justiziaren aurrean dituzten Eskubideen Kartaren testu osoa. (PDF, 39 KB)