Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa
Berehalako edo gaur egungo kaudimengabezia-egoeran dauden mikroenpresek (10 langile baino gutxiago eta 2.000.000 eurotik beherako negozio bolumena dutenek) irailaren 5eko 16/2022 Legeak sortu berri duen prozedura berezi bat jarrai dezakete.
Prozedura honen izapidetzea errazteko Mikroenpresen Zerbitzu Elektronikoa deritzon plataforma sortu dute. Horren ezaugarri garrantzitsuenetako bat inprimaki normalizatuak pertsona fisiko eta juridikoen esku elektronikoki jartzea da, bete eta deskarga ditzaten. Horri esker, bai zordunek, bai hartzekodunek baita pertsonalki erantzule diren bazkideek ere komunika daitezke eta epaitegi eskudunari izapidea egiteko nahitaezko datuak bidal diezazkiokete.
Informa zaitez honi buruz
Nor sartu daiteke
Profesionalak (zordunak, hartzekodunak, legezko ordezkariak, laguntzaile juridikoak, konkurtso-administratzaileak) plataforman sar daitezke mikroenpresentzako prozedura bereziaren hasierako-inprimakia edo, hala badagokio, izapide-formularioak aurkezteko.