Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Justizia Europan

Justizia Europan

Europar Batasunak partikularrei eta enpresei mugaz gaindiko auzietan laguntzeko pentsatutako legegintza-sistema bat du. Tresna prozesal berrien helburua mugaz gaindiko zorren kobrantza sinplifikatzea da.

Inoiz erosi duzu zerbait Internet bidez Europar Batasuneko beste herrialde batean, eta inoiz ez zaizu iritsi? Kasu askotan salaketa jar zenezake. Baina, nola jokatu behar duzu salaketa jarri nahi duzun pertsona edo merkataria beste estatu kide batean badago?

Europar Batasunak zibil-arloko eta merkataritza-arloko lege multzo bat du; lege horiek ez dituzte arautzen ez auzi penalak, familia- zuzenbidekoak edo konkurtsalak, ezta jaraunspen-gatazkak ere.

Informa zaitez honi buruz

Epaitegietara jotzeak tentsioa, denbora galtzea eta diru gastuak eragin ditzake. Hori egin aurretik, saiatu zaitez gatazka adiskidetasunez konpontzen; pentsatu gatazkak beste modu batera konpontzeko aukera dagoela edo bitartekari batengana jo dezakezula. 

Horrek huts egiten badu, ziurtatu salaketa jarri nahi duzun pertsonaren izena eta helbidea ezagutzen dituzula, eta saia zaitez bere erreklamazioa ordaintzeko ondasunik baduen ikertzen; bestela, auzitan sartzeak ez du zentzurik.

Gatazkak konpontzeko bide alternatiboei buruzko informazio gehiago Europako Sare Judizialean (ESJ) aurkituko duzu.

"Brusela I" Erregelamenduak (44/2001) mugaz gaindiko gaietan eskumena duten auzitegiak zein diren erabakitzeko arauak ezartzen ditu. Ezinbestekoa da auzia non jarri behar den jakitea. Ohikoena organo eskudunak demandatua bizi den edo enpresak legezko helbidea duen estatu kideko auzitegiak izatea da.

Mugaz gaindiko prozesuak sinplifikatu eta bizkortzeko eta beste estatu kide batean bizi den pertsona demandatu baten aurkako demanda bat betearaztea errazteko, EBk hurrengo prozedurak adostu ditu:

  1. Europako prozesu monitorioa (1896/2006 Erregelamendua)

    Prozedura hau diru-erreklamazioetan baino ez da aplikatzen, zenbateko hori ordaintzea ukatzen ez duten norbanakoei. "Aurkaratu gabeko diru-kreditua" esaten zaio, eta Prozedura eskaera-egileak bete beharreko inprimaki-ereduetan oinarritzen da. Inprimaki horiek EBko Zibil-arloko Atlas Judizial Europarraren Interneteko gunean eskuratu daitezke, beste informazio ugarirekin batera.

  2. Europako titulu betearazlea (805/2004 Erregelamendua)

    Europako titulu betearazlea beste estatu kide batean betearazteko baimena ematen duen ebazpen judizial nazional batekin, transakzio judizial batekin edo indar betearazlea duen dokumentu publiko batekin batera doan ziurtagiria da.

    Prozedura hau kreditua aurkaratzen ez duen norbaiten aurkako demandei ere aplikatzen zaie, epaile nazional batek zorra dagoela adierazi duenean.

    Titulu betearazlea eskatzeko, auziaren ebazpena eman duen jurisdikzio-organora jo behar da, eta dagokion Estatu kidearen betekizun nazionalak bete behar dira.

    Prozedura horretan, ulertuko da demanda ez dela aurkaratu, baldin eta demandatuak salan, auzitegi batek berretsitako transakzioan edo agiri kautoan onartu badu, edo ez badu aurkaratu, edo, hasieran hala egin badu, auzitegian agertu ez bada (isilbidezko onarpena).

    Informazio gehiago eta aurkeztu beharreko dokumentuak Zibil-arloko Europako Atlas Judizialean aurkituko duzu.

  3. Munta txikiko Europako prozesua (861/2007 Erregelamendua)

    Prozedura hau 2.000 eurotik beherako balioa duten mugaz gaindiko demandetan ezartzen da, (interesak aparte). Normalean idatzizko prozedura da, eta eskatzaileak bete behar duen eta demandatuak aurkaratu dezakeen inprimaki-eredu batean oinarrituta dago.

    Informazioa eta inprimaki guztiak Zibil-arloko Europako Atlas Judizialean aurkituko duzu.

Zure eskaria 2.000 eurotik beherakoa da? Kasu horretan, munta txikiko prozedurara jo dezakezu.

Hala ere, zordunak demanda aurkaratuko ez duela aurreikusten  baduzu, Europako titulu betearazlea edo Europako prozedura monitorioa ere erabil dizakezu. Gogoratu: Europako prozesu monitorioa prozedura nazional gisa hasten da (norbaiten aurkako ebazpen judizial bat dagoenean) eta, ondoren, Europako prozedura bihurtzen da, epaia beste estatu kide batean betearaztea erraztuz. Aitzitik, Europako titulu betearazlea, hasieratik, prozedura europarra da.

Beste estatu kide bateko norbaiten aurka ekiten bada, errazagoa izango da Europako prozesu monitoriora jotzea, demandatzaileak formularioak eta informazioa bere hizkuntzan eskuratu ahal izango baititu. Norbaiten aurkako ebazpena eman bada, aldiz, agian Europako titulu betearazlea izango da onena.