JustiziaEus atariaren pribatutasun-politika
Webgune honetan erabilgarri dauden baliabideen bidez jasotako datu pertsonalak ondorengo arauak betez tratatuko dira:
- Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa (RGPD), datu pertsonalen tratamendua eta zirkulazio askea direla-eta, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa, zeinak 95/46/EE Zuzentaraua indargabetzen duen
- Abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoa eta hori garatzen duen araudia .
Informazio-eskubidea
Arau horiek betez, Eusko Jaurlaritzako Justizia eskumena duen Saila da (aurrerantzean EJS), www.justizia.eus web atariaren bitartez jasotako datuen tratamenduaren arduraduna.
Helburua
EJSri ematen dizkiozun datuen helburua da zure eskaria kudeatzea, eskatzen dituzun informazioa eta/edo zerbitzuak ematea eta zerbitzu berriak eskaini ahal izatea.
Erabiltzailearen baimena
Aipatutako inprimakiak erabiliz gero, kontsultaren bat egiteko mezu elektroniko bat bidaliz gero edo albiste batean idatzizko aipamenik egiten baduzu, aurrez adierazitako komunikazio-bideetan sartutako datuen tratamendu automatizatua egingo dela adieraziko zaizu eta tratamendua onartzeko eskatuko zaizu.
Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako.
Aurkakoa adierazten den eremuetan izan ezik, zure datu pertsonalei buruz eskatutako informazioa ematea borondatezkoa izango da. Nolanahi ere, informazio hori emateari uko egin arren, horrek ez dio eragingo eskatutako zerbitzuen kalitateari edo kantitateari.
Datu-bilketa
JustiziaEus atariaren erabiltzaileen trafikoa neurtuko da, eta, beraz, atarian sartuz gero, zuri buruzko hainbat datu jasoko dira: kokalekua, erabilitako nabigatzailea, etab.
JustiziaEusen sartzeak cookieak erabiltzea ekar dezake (bisitatutako orrialdeen hobespenei eta/edo erregistroei buruz ordenagailuan sortzen diren artxiboak). Cookiek biltegiratutako informazioak zu identifikatzeko eta zure hobespen pertsonalak nahiz bestelako informazio teknikoak gordetzeko aukera emango du. Nolanahi ere, cookieak jaso nahi ez badituzu edo cookieak zure ordenagailuan biltegiratu aurretik jakinaraztea nahi baduzu, nabigatzailea horretarako konfigura dezakezu. Webgune honetan nabigatzen jarraitzen baduzu, cookieen erabilera onartzen duzu, aipatu xedeetarako.
JustiziaEusen bidez bertan argitaratutako berriei buruzko iruzkinak bidali ahal izango dituzu zure helbide elektronikoa sartuz gero. Egindako iruzkin bakoitzeko zure ordenagailua identifikatuko duen IP helbidea biltegiratuko da.
Datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, tratamendua mugatzeko, lekualdatzeko eta ahaztua izateko eskubideaketa
Informazio bilketa horren aurrean hurrengo eskubideak egikaritu ditzakezu: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko eta ahaztua izateko eskubidea, datuen tratamendua mugatzeko eta datuak lekualdatzeko eskubideak, bai eta banakako erabakien xede ez izatekoa ere. Horretarako, justiziaeus@justizia.eus posta elektronikoa erabili behar duzu. Baja eman nahi baduzu, zure eskubideak ezeztatu egingo dira.
Eskubide horiek erabiltzeko inprimakiak jaitsi ditzakezu:
- Eskuratzeko eskubidea erabiltzeko inprimakia (PDF, 513 KB)
- Zuzentzeko eskubidea erabiltzeko inprimakia (PDF, 510 KB)
- Aurka egiteko eskubidea erabiltzeko inprimakia (PDF, 506 KB)
- Ezabatzeko eskubidea erabiltzeko inprimakia (PDF, 481 KB)
- Tratamendua mugatzeko eskubidea erabiltzeko inprimakia (PDF, 523 KB)
- Datu pertsonalak lekualdatzeko eskubidea erabiltzeko inprimakia (PDF, 480 KB)
- Banakako erabaki automatizatuen xede ez izateko eskubidea erabiltzeko inprimakia (PDF, 482 KB)
Izaera pertsonaleko datuen kontrolerako eta babeserako, hurrengo erakundeekin harremanetan jar zaitezke:
Ildo berean, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin harremanetan jar zaitezke, izaera pertsonaleko datuen babesaren arloan indarrean dagoen legediak bere eskumenen egikaritzari buruz ezarritakoaren arabera (7/2015 Lege Organikoa, uztailaren 21ekoa, 6/1985 Lege Organikoa Botere Judizialarena, uztailaren 1ekoa, aldatzen duena ).
Bermeak
EJSk jasotako izaera pertsonaleko datuak isilpean gordetzeko eginbeharra betetzeko konpromisoa hartzen du. Halaber, datu horien aldaketa, galera, baimenik gabeko tratamendu edo sarbidea saihesteko beharrezkoak diren neurriak hartzeko konpromisoa hartzen du. Horrez gain, datu horien isilpeko tratamendua ziurtatzeko egoki diren neurriak bermatzen ditu.
Izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko edozein zalantza baduzu JustiziaEus-eko administratzailearekin harremanetan jar zaitez, hurrengo helbidearen bitartez: justiziaeus@justizia.eus
Pribatutasun-politikaren aldaketa
EJSk pribatutasun-politika hau aldatzeko eskubidea beretzat gordetzen du etorkizuneko lege- edo jurisprudentzia-berrikuntzei egokitu ahal izateko.