Euskadiko Justizia Administrazioak zerbitzu eta izapideen katalogo bat eskaintzen die herritarrei eta profesionalei, horiei guztiei buruzko informazio zehatzarekin. Horietako batzuetan izapidetze elektronikoak Egoitza Judizial Elektronikora eramango zaitu.
Egoitza judizial batera joateko, ezinbestean aldez aurretik hitzordua eskatu behar da. Aurretiko hitzordu mota desberdinak daude, joan nahi duzun organoaren arabera. Eraman ezazu zurekin zitazioa edo hitzorduaren egiaztagiria, paperean zein telefonoan.
Irakurtzen jarraitu...Zerbitzu honen bidez, JustiziEus-en egindako zure eskabideen, erreklamazioen eta iradokizunen egoera kontsulta dezakezu.
Irakurtzen jarraitu...Justiziako profesionala bazara, Euskadiko Egoitza Judizial Elektronikoaren bidez, komunikazio elektronikoak kudeatzeko JustiziaSip plataforman eta ikustaldien grabazioak ikusteko JustiziaIkusBi zerbitzuan sar zaitezke. Zerbitzu horietara sartzeko, identifikazio elektronikorako onartutako bitarteko baten bidez modu seguruan identifikatzea ezinbestekoa da.