Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Erregistro Zibilaren izapideak

Erregistro Zibilaren izapideak

Erregistro Zibila erregistro publikoa da, eta bertan inskribatzen dira pertsonen egoera zibilari buruzko egitateak. Ematen dituen ziurtagiri guztiak doakoak dira. Inskripzio edo ziurtagiri batek ere ez du inolako tasa edo eskubiderik.

Informa zaitez honi buruz

Erregistro Zibil batera joan aurretik, honako hauek hartu behar dituzu kontuan:

Euskadiko egoitza judizialetan herritarrei arreta telefono edo posta elektroniko bidez ematen zaie. JustiziaEus-en Euskadiko Erregistro Zibil guztiekin harremanetan jartzeko datuak eskura dituzu.

Bide hauetatik egindako kontsulta bidez ezin da inolaz ere espedienterik kudeatu edo izapidetu ez eta dokumentaziorik bidali ere; hortaz, informazioa bakarrik emango da, eta herritarrei auzi zehatz bakoitzean egoki jarduteko moduari buruzko orientabidea emango zaio.

Ezinbestekoa da hitzordua eskatzea.

Ematen dituen ziurtagiri guztiak doakoak dira. Inskripzio edo ziurtagiri batek ere ez du inolako tasa edo eskubiderik.

Hala ere, bizilekuagatiko nazionalitate eskaera egiteko 104,05 euroko tasa ordaindu beharko da.