Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Justizia Sailburuordetza

Ezagutu Justizia Sailburuordetzaren funtzioak eta jardun-arloak.

Euskadiko Justizia Administrazioa Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideko Sailaren mende dago.

Informa zaitez honi buruz

XIII Legealdian (2024-2028), Justizia Sailburuordetza (leiho berri batean irekitzen da) Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren barruan dago. Sailburua María Jesús Carmen San José López (leiho berri batean irekitzen da) da eta Alfonso Gómez Fernández (leiho berri batean irekitzen da) izendatu dute Justiziako sailburuorde. 

Argitaratu da 18/2024 Dekretua (leiho berri batean irekitzen da), ekainaren 23koa, lehendakariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta sail bakoitzaren egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena.

1978ko Espainiako Konstituzioak (leiho berri batean irekitzen da) ezartzen du Estatuak duela Justizia Administrazioaren eskumen esklusiboa (149.1.5 art.)

Hala ere, 1979ko Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuak (leiho berri batean irekitzen da) ezartzen du Autonomia Erkidegoari dagokiola bertako Justizia Administrazioak behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak dituen giza baliabideak, baliabide materialak eta ekonomikoak jartzea (35.3 art.)

1980an, Estatutuan (2. xedapen iragankorrean) transferentziak egiteko aurreikusitako Transferentzien Batzorde Mistoa sortu zen eta, ordutik, batzorde horrek ezarri ditu transferentziak egiteko arauak. Arau horiek 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera dituzte ondoreak.

Estatuko zerbitzuak EAEra eskualdatzeko arauak ondoko Errege Dekretuetan jaso dira:

Estatutuak 35.4 artikuluan ezartzen duenez, EAEk eta Justizia Ministerioak elkarlanean aritu behar dute Euskal Autonomia Erkidegoak bere gain hartutako eskumenak modu ordenatuan kudeatzeko.