Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua

Zer da Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutua (AMEI) Euskal Autonomia Erkidegoko Epaitegiei, Auzitegiei eta Fiskaltzei laguntzen dien organoa da. 2001eko urriaren 1ean sortu zen eta 2002ko urtarriletik aurrera abian dago. Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Sailaren mendekoa da eta hainbat zeregin ditu; besteak beste, auzitegiko medikuen txostenak egitea (hilotza altxatzea, erasoen biktimei azterketak egitea, indarkeriaz hildakoei autopsiak egitea, zirkulazio-istripuen ondoriozko lesioak baloratzea...).

Informa zaitez honi buruz

Honako zerbitzuak ditu erakundeak EAEko hiribu ru bakoitzean:

Auzitegiko Klinika Zerbitzuak, klinika orokorraren atala, traumatologiakoa eta psikiatriakoa ditu::

  • Klinika Orokorrean auzitegi-medikuek patologia kliniko guztien balorazio generikoa egiten dute.
  • Traumatologia atalean zirkulazio-istripuen, lan-istripuen, erasoen eta abarren ondoriozko lesioak aztertu eta baloratzen dira.
  • Psikiatriako atalean, zigor-arloari dagokionez, azterketa psikiatrikoak eta psikologikoak egiten zaizkie sexu-erasoen eta etxeko tratu txarren biktimei, erasotzaileei, eta abarri.Arlo zibilari dagokionez, gaixotasun psikikoak dituzten pazienteei azterketak egiten zaizkie, haiek legez ezgaitzea eta legezko tutorea izendatzea eskatu bada, psikiatrikoan norbait bere borondatearen aurka sarrarazteko eskaerak aurkezten badira, eta abar.

Auzitegi Patologiako Zerbitzua: heriotza bortitzen edo krimen susmopean dauden heriotzen eta bat-bateko heriotza naturalen autopsiak egiten dira.

Auzitegiko Laborategi Zerbitzua, hiru zuzendariordetzentzat egiten du lan eta Bilbon du egoitza nagusia.  Bertan alkoholarekin, drogekin eta psikofarmakoak deiturikoekin erlazionatutako ikerketa kimiko-toxikologikoak egiten dira. Analisi teknika berrienak erabiltzen dira: gertaerak jazotako lekuan laginak batzeko, autopsiak egiteko, baita atxilotuak, eraso sexualak, genero-indarkeria… dauden kasuetan ere.

AMEIren organigrama (PDF, 71 KB) (leiho berri batean irekitzen da) kontsulta dezakezu.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak Bilbon, Donostian eta Gasteizen dituen egoitza bakoitzean daude guardiako zerbitzuak. Hiru lurraldeetarako bederatzi auzitegi-mediku egoten dira guardia zerbitzuan, 24 orduz, egunero. Zerbitzu horietan auzitegiko larrialdietako zerbitzua ematen da, betiere dagokion guardiako epaitegiak eskatuta. Oinarrian bi zerbitzu-mota dira:

  • Gertakarien tokian hilotza altxatzea.
  • Etxeko tratu txarren, emakumearen aurkako genero indarkeriaren edo sexu-indarkeriaren ondorioz erasoa jasan duten biktimen mediku azterketak egitea eta atxilotuari laguntza ematea.

Auzitegi-mediku izateko, beharrezkoa da, hasteko, Medikuntzako lizentziaduna izatea. Ondoren, Justizia Ministerioak deitutako oposizio-azterketa egin behar da eta, hori gaindituz gero, egokitzapen ikastaro teoriko-praktiko bat, hainbat hilabetez. Ikastaro hori burutzen dutenak auzitegiko medikutzat hartzen dira. Auzitegi-medikuak, beraz, Justizia Administrazioaren mendeko funtzionarioak dira

Norbanako partikular bat zirkulazio-istripu baten biktima izan bada, jasandako kalte-galeren judizioz kanpoko balorazioa egin daiteke biktimaren eta kalte-ordaina eman behar duen aseguru-etxearen artean. Pertsona horrek gorputzeko kalteen peritu-txostena behar badu, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuari eska diezaioke.

2016ko urtarriletik, AMEIk Justizia Administrazioari arlo zientifiko eta teknikoan laguntzeaz gain, gatazkak judizioz kanpo ebazten har dezake parte eta txostenak eta irizpenak igor ditzake, motordun ibilgailuen zirkulazioarekin lotutako gertaeren inguruan, partikularrek hala eskatuta.

Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuaren (aurrerantzean, AMEI) irakaskuntza-unitatea 2021ean sortu zen, 704/2020 Errege Dekretua, uztailaren 28koa, Auzitegi-medikuntzako mediku espezialistaren titulua egoitza-sistemaren bidez eskuratzeari buruzkoa argitaratu ondoren. Gaur egun, urtebeteko egoiliar baten irakaskuntza gaitasuna du. 2021eko eta 2022ko Mediku eta Barne Mediku Egoilar (aurrerantzean, BAME) deialdietan lehen eta bigarren plazak eskaini ziren, eta 2024eko deialdian hirugarrena eskaini zen.

AMEIk Eusko Jaurlaritzaren 328/1998 Dekretuaren bidez sortu zen. Bere funtzionamendu eraginkorra 2022ko urtarrilaren 15era arte atzeratu zen. Gaur egun, azaroaren 21ean argitaratutako 236/2012 Dekretuak arautzen du, hain zuzen ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitarartutakoa. AMEI eta bertako egoiliarrek jasoko duten prestakuntza definitzen dituen ezaugarrietako bat bere aditu-programa da, Auzitegiko medikuen prestakuntza-espezializatua eta gaikuntza bilatzen dituena, hain zuzen ere, Auzitegi medikuntzako hiru arlo nagusietan: Auzitegi Patologia, Auzitegiko Psikiatria eta Traumatologia. Sistema horrek, 2000. urtean hasi zuen bere ibilbidea, Justizian eskumenak dituen Sailaren eta Osakidetzaren artean sinatutako hitzarmen baten bidez, eta Auzitegiko medikuen %47-k aditu ahal izatea ahalbidetu du. 

Irakaskuntza-dispositiboak

Auzitegiko eta Lege Medikuntzako espezialistaren prestakuntza egiteko, AMEIren Irakaskuntza Unitateak ondoko baliabide hauek ditu:

Baliabide nagusia: Irakaskuntza unitatearen gune nagusia AMEIren zerbitzuek osatzen dute.

Erlazionatutako baliabideak: AMEIren Irakaskuntza Unitateak, erlazionatutako irakaskuntza-baliabide gisa, honako hauek ditu:

  • Toxikologiako eta Auzitegi Zientzietako Institutu Nazionaleko Madrilgo Saileko zerbitzuak, erreferentzia nazionaleko irakaskuntza-baliabide gisa.
  • Ospitale zerbitzuak: kirurgia ortopedikoa eta traumatologia, aurpegi-mazailetako kirurgia, errehabilitazioa, larrialdiak, erradiodiagnostikoa eta otorrinolaringologia. Oftalmologia, anatomia patologikoa, psikiatria, neurologia, ginekologia eta obstetrizia eta pediatria (Osakidetza).
  • Osakidetza Euskal Osasun Zerbitzu Publikoaren lehen mailako atentzioko zentroen sarea.
  • Osakidetzako osasun mentaleko sareko drogamenpekotasunen arretarako zentroak.
  • Gizarte Segurantzako Institutu Nazionaleko ezintasunak baloratzeko ekipo teknikoak.
  • Gipuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundietako ezgaitasuna aitortu eta baloratzeko ekipo teknikoak.
  • Madrilgo San Carlos Ospitale Klinikoko medikuntza legalaren zerbitzua.

Txandaketa-programa

Lege eta Auzitegi Medikuntzako mediku-espezialistaren titulua lortzeko egoitza-sistemak lau urteko (48 hilabete) prestakuntza-aldia hartzen du, txandakakoa, eta AMEIren irakaskuntza-untatean, Osasun Sare Publikoko ospitale-zerbitzuetan (gure kasuan, Osakidetzan) eta ospitalez kanpoko zerbitzuetan egingo da, baita errotazio-sistema horretan oinarrituta sortutako bestelako elkarkidetza-akordioetan ere. Jarduera horiek irauten duten bitartean, Osakidetzako larrialdi-zerbitzuetan (Medikuntza, Traumatologia, Psikiatria eta bestelakoetan) eta AMEIren zaintza-zerbitzuetan zaintzak egingo dira.

Kontaktua

Ikasketa Burua eta Irakaskuntza Unitateko koordinatzailea: Nagore Moraga Yubero (moraga.n@justizia.eus | 944016484)

Ate irekien eguna 

Martxoaren 20an, 12:00etan, ate irekien jardunaldia egingo da AMEIko irakaskuntza-unitatean, Lege eta Auzitegi Medikuntzako espezialitatea ezagutzeko. Kontsulta ezazu jardunaldiaren aurkezpenaren albistea.

Esteka interesgarriak

Aurreko ekitaldietako memoriak ere kontsulta ditzakezu dokumentuen eta argitalpenen atalean.

Bilbon du egoitza AMEI (Barroeta Aldamar kaleko 8an) eta zuzendariordetza bakoitzaren egoitzak probintzia bakoitzeko hiriburuetan daude: Bilbon, Gasteizen eta Donostian. Zuzendariordetza bakoitzak baditu lokalak bere probintziako barruti judizialetan ere eta auzitegi-medikuek lokal horietan eskaintzen dituzte kontsultak. Harremanetan jartzeko:

Bilbo

Donostia - San Sebastián

Vitoria - Gasteiz