Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua

Zer da Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua

Barne Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko uneko Justizia Sailaren arteko 2011ko abuztuaren 8ko lankidetza-hitzarmenaren ondorioz, Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzua (ZKEZ) EAEko Epaitegiek eta Auzitegiek ezarritako komunitatearen onerako izango diren lanak egiteko zigorrak (KOL) eta zigorrak betearazteko ordezko erak (zigor askatasun-gabetzaileak etetea eta kondenak ordezkatzea) benetan betetzen direla zaintzeaz arduratzen da Euskal Autonomia Erkidegoan.

Era berean, esku hartuko du zigortuak helbidea gure autonomia erkidegoan badu, nahiz eta epaia beste erkidego bateko Epaitegi edo Auzitegi batekoa izan.

Atxilotuari Laguntza eta Orientazioa emateko Zerbitzuak (ALOZ) eta Birgizarteratzeko Laguntza Zerbitzuak (BLZ) zituzten hainbat ardura hartzen ditu ZKEZ-ek bere baitan, eta EAEko justizia jauregietan aipatutako zerbitzu horiek hartzen zuten tokian dago.

Informa zaitez honi buruz

Norbaitek delitu bat egiten duenean, epaileak zigorra edo segurtasun-neurria jartzen dio. Zigorra edo segurtasun-neurria ezarriz gero, bete egin behar da eta organo judizialak betetzen dela ziurtatu behar du, zigorra askatasun kentzailea izan zein ez izan.

Konstituzioaren arabera, zigorren eta segurtasun-neurrien helburu nagusienetako bat (baina ez bakarra) kondenatuak berriro heztea eta gizarteratzea da. Horregatik, ZKEZ-ek, zigorra edo segurtasun-neurria betearazteaz arduratzen da, hain zuzen ere, zigorra eteteko, komunitatearen onerako izango den lana eginarazteko edo segurtasun-neurri bat ezartzeko.

Ezarritako zigorra askatasun-gabetzailea bada, kartzelan sartzea ez dakarten legezko aukerak aztertzen dira, zigor-erantzukizuna bete ahal izateko.

ZKEZ-ek organu judizialekin eta espetxeetako zuzendaritzarekin egingo du lan, komunitatearen onerako izango den lana eginarazteko, zigor askatasun-gabetzaileak eteteko eta kondenak ordezkatzeko beharrezkoak diren ekimen administratibo guztiak eginaz.

Horrela bada, besteak beste, honako hauek egingo ditu:

  • Zigortuekin zitazioak eta elkarrizketak egingo ditu.
  • Betearazpen-, parte-hartze- eta jarraipen-planak egingo ditu; era berean, agintari judizialentzako garapen- eta jarraipen- txostenak egingo ditu (esku-hartze programak, KOL…)
  • Baliabideak bilatu eta kudeatuko ditu.
  • Zigor-eteteak, ordezkapenak eta komunitatearen onerako lanak direla eta, esku-hartze programen jarraipena egingo du.
  • Espetxeei, ezarritako zigor edo neurriak betetzerakoan izan daitezkeen gertakari nagusien berri emango die eta, ekintzak amaitzen direnean ere, jakinaraziko die.

Zigor Kodeak kartzela-zigorra ez den bestelako aukerak aurreikusten ditu kasu jakin batzuetarako.

Legeak ezarritako baldintzak betetzen badira, oro har, larritasun-maila txikia duten zigorrekin eta egilearen egoerarekin lotutakoak, honako hau ebatzi daiteke: pertsona kartzelan ez sartzea eta erantzukizun-penala bestelako neurri baten bidez bete dezala; adibidez, komunitatean onerako lanak (Z.K.-aren 49 art.) edo kartzela zigorra etetea (Z.K.-aren 80. art. eta hurrengoak).

Aurreko ekitaldietako memoriak ere kontsulta ditzakezu dokumentuen eta argitalpenen atalean.

Zigorrak Kudeatzeko Euskal Zerbitzuak Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Barakaldon ditu bulegoak, justizia-jauregien alboan.

Harremanetan jartzeko:

Bilbo

Donostia-San Sebastián

  • Kalkutako Teresa Plaza, 1, Beheko solairua
  • 20012 Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa
  • Mapan ikusi
  • Telefonoa: 943000769
  • Ordutegia: Astehelenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta astearte eta asteazkenetan 16:00etatik 18:30era
  • E-posta: svgp2005-2@justizia.eus

Vitoria-Gasteiz

  • Gasteiz hiribidea, 18, Laugarren solairua
  • 01008 Vitoria-Gasteiz, Álava
  • Mapan ikusi
  • Telefonoa: 945004894
  • Ordutegia: Astehelenetik ostiralera 9:00etatik 14:00etara eta astearte eta asteazkenetan 16:00etatik 18:30era
  • E-posta: svgp0102-1@justizia.eus

Barakaldo