Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Judizioz kanpoko peritu-txostenak

Judizioz kanpoko peritu-txostenak

Norbanako partikular bat zirkulazio-istripu baten biktima izan bada, jasandako kalte-galeren judizioz kanpoko balorazioa egin daiteke biktimaren eta kalte-ordaina eman behar duen aseguru-etxearen artean.

Informa zaitez honi buruz

Pertsona batek gorputzeko kalteen peritu-txostena behar badu, Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuari (AMEI) eska diezaioke.

Eskabidea oro har telematikoki aurkeztuko da (leiho berri batean irekitzen da). Aurrez aurreko bidea AMEEren zuzendariordetzetan ahalbidetuko da, pertsona fisikoentzat bakarrik, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 14. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Aurrez aurreko eskaera (leiho berri batean irekitzen da)

Norbanakoa zirkulazio-istripu baten biktima izan denean eta jasandako kalte-galeren balorazioa behar duenean, beti ere, erreklamazioa judizialki bideratuta ez badago.

Oso garrantzitsua da AMEIrekin harremanetan jarri aurretik kaltetutako pertsona aseguru-entitate arduradunarekin harremanetan jartzea eta jasandako kalteen ordaina eskatzea. Konpainiak eskaintza-arrazoitua egingo du; kaltetuak, eskaintzarekin ados ez badago, Institutuaren balorazioa eskatu dezake.

  • Peritu-txostenaren eskaera-inprimakia (PDF, 168 KB) (leiho berri batean irekitzen da):  kaltetutako biktimari, aseguru-etxeari eta istripuaren inguruabarrei buruzko informazio guztia jasotzen duen dokumentua da.
  • Aseguru-entitatearen eskaintza-arrazoitua.
  • Auzian interesekoak diren eta baliatu nahi diren mediku-agiri guztiak.
  • Peritu-txostenaren prezio publikoa ordaindu izanaren egiaztagiria.
  • Kaltetutako biktimaren baimen informatua.

Aseguru-entitateak eta kaltetutako norbanakoak elkarrekin adostutakoa bada, bietako edonork aurkeztu dezake. 

Kaltetutako norbanakoak berak bakarrik; kasu horretan, AMEIk erakunde aseguratzaileari berehala jakinaraziko dio.

Peritu-txostena egiteagatik prezio publikoa ordaindu beharko da, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Justizia Sailaren 2017ko otsailaren 14ko Aginduan ezarritakoaren arabera.

  • Ospitaleratzerik gabeko lesioak: 80 euro.
  • 72 orduko edo hortik beherako ospitaleratzea behar duten lesioak: 150 euro.
  • 72 ordutik gorako ospitaleratzea behar duten lesioak: 350 euro.

Prezio publiko honek AMEIk eginiko txosten guztiak jasoko ditu, zeinak beharrezkoak izango baitira aldi baterako lesioak eta ondorioak zehazteko eta neurtzeko, baina zentro medikoetan edo ospitaleetan egin behar diren proba osagarriak ez ditu barne hartuko.

Eskaintza arrazoitua egin duen aseguru-entitateak ordaindu beharko du prezio publikoa, eta  ordainketa aurreratua izango da eta eskaeraren unean egin beharko da.

Eskaera alde biek elkarrekin adostutakoa bada, aseguru-entitateak ordainketaren egiaztagiria aurkeztuko du. Kaltetutako norbanakoak bere aldetik aurkeztuko badu, aseguru-entitateak egiaztagiria eman beharko dio.

Gogoratu ezazu, ordainketa egin ez bada ere, AMEIK peritu-txostena eman beharko dio pertsona kaltetuari.

AMEIK ez du inolaz ere prezio publikoa izapidetzearen ardurarik bere gain hartuko.  AMEIk Justizia Administrazioaren Zuzendaritzari helaraziko dio jasotako peritu-txosten eskaeren zerrenda eta bakoitzaren kategoria, Zuzendaritzak ordainketak izapidetu ditzan. AMEIkez du inolako kontakturik peritu-lanak ordaintzeko jasotako diruarekin.