Tasa judizialak

Justizia Administraziora jotzen dutenek zerga bat ordaindu beharko dute zerbitzu publiko hori erabiltzeagatik. Tasa judizialak kasu zehatzetan ordaintzen dira eta Justizia Administrazioan eta Toxikologia eta Auzitegi Medikuntzako Institutuan tasak arautzen dituen azaroaren 22ko 10/2012 Legeak arautzen ditu . Era berean, garrantzi berezia du 2016ko abenduaren 22ko 227/2016 Epaiak, zeinaren bidez deklaratzen baita aipatutako legearen 7. artikuluan jasotako zenbait tasa Konstituzioaren aurkakoak eta deusezak direla.
Informa zaitez honi buruz
- Zer dira tasa judizialak?
- Nork ordaindu behar ditu?
- Nork ez ditu ordaindu behar?
- Nola ordaintzen dira tasa judizialak eta nola eskatzen da ordainketa itzultzeko?
- Nola kalkulatzen dira tasa judizialak?
Zer dira tasa judizialak?
Herritarrek Justizia Administraziotik jasotako zerbitzuengatik ordaindu behar dituzten zergak dira. Ogasun eta Herri Administrazio Ministerioa arduratzen da horiek kudeatzeaz, 2013ko apirilaren 1ean indarrean jarri zenetik.
Estatuko zerga da, eta, beraz, lurralde nazional osoan ordaindu behar da. Gainera, finantza-eskumenak erabiliz beste autonomia-erkidegoren bat onartuta duen autonomia-erkidegoren batean garatzen bada prozesua, tasa hori ere ordaindu beharko da.
Nork ordaindu behar ditu?
Jurisdikzio-ahala erabiltzea sustatzen duten subjektuek ordaindu beharko dute (azaroaren 20ko 10/2012 Legearen 3. artikulua ) eta tasaren zergapeko egitatea gauzatzen dutenak.
Hau da, oro har, zergapeko egitatetzat hartzen da ordena zibilean demanda bat jartzea edo arauak aurreikusitako errekurtso jakin batzuk jartzea (azaroaren 20ko 10/2012 Legearen 2. artikulua ). Tasa horiek ez zaizkie aplikatzen ez ordena jurisdikzional penalari ez militarrari.
Nork ez ditu ordaindu behar?
Tasaren salbuespen objektiboak honako hauek dira:
- Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak babesteko bereziki ezarritako prozeduretan demanda jartzea eta geroagoko errekurtsoak aurkeztea, bai eta hauteskunde-administrazioaren jardunaren aurkakoak ere.
- Zordunak borondatezko konkurtsoa eskatzea.
- Prozedura monitorioaren hasierako eskaera aurkeztea eta hitzezko judizioaren demanda, zenbatekoa erreklamatzeko, horien zenbatekoa bi mila eurotik gorakoa ez denean. Salbuespen hori ez da aplikatuko prozedura horietan erabilitako uzia judizioz kanpoko titulu betearazlearen izaera duen dokumentu batean oinarritzen denean, Prozedura Zibilaren urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 517. artikuluan xedatutakoaren arabera.
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoak jartzea, administrazioaren isiltasun negatiboa edo jarduerarik eza dagoenean.
- Kontsumoko Arbitraje Batzordeek emandako laudoak betearazteko demanda aurkeztea.
- Konkurtso-masaren intereserako eta merkataritza-arloko epailearen aldez aurreko baimenarekin konkurtso-administratzaileek jartzen dituzten akzioak.
- Ondareak judizialki banatzeko prozedurak, salbu eta aurkakotza egiten bada edo ondasunak sartzeari edo baztertzeari buruzko eztabaida sortzen bada, eta tasa sortzen bada hitzezko judizioagatik eta eztabaidatzen den zenbatekoagatik edo oposiziogilearen konturako banaketa-koadernoaren aurkaratzetik eratorritakoagatik, eta biek aurka egiten badute bakoitzaren kontura, bakoitzaren zenbatekoagatik.
Ikuspegi subjektibotik, nolanahi ere, tasa horretatik salbuetsita daude:
- Pertsona fisikoak.
- Doako laguntza juridikorako eskubidea aitortu zaien pertsona juridikoak, beren araudi erregulatzailearen arabera horretarako baldintzak betetzen dituztela egiaztatuz.
- Ministerio Fiskalak.
- Estatuko Administrazio Orokorra, autonomia-erkidegoetakoak, toki-erakundeak eta horien guztien mendeko organismo publikoak.
- Gorte Nagusiek eta autonomia-erkidegoetako legebiltzarrek.
Nola ordaintzen dira tasa judizialak eta nola eskatzen da ordainketa itzultzeko?
Azaroaren 20ko 10/2012 Legeak zerga ordaintzea ezinbestekoa dela ezartzen duen edozein prozeduraren aurretik ordaindu behar dira (ustezko kasuak 2. artikuluan jasota daude).
- Tasa judiziala ordaintzeko 696 inprimakia erabili behar da (Arlo zibilean eta administrazioarekiko auzien arloan jurisdikzio-ahala egikaritzeagatiko tasa) ; inprimakia Zerga-agentziaren web atarian eskuragarri dago.
- Ordaindutako Tasa judizialaren itzulketa eskatzeko 695 inprimakia erabili behar da (Tasa judizialaren itzulketa eskatzeko inprimakia) ; inprimakia Zerga-agentziaren web atarian eskuragarri dago.
Hurrengoek ezinbesteko dute eredu biak (696 eta 695) internet bidez aurkeztea:
- Zergadun Handien Ordezkaritza Nagusian izena emandako norbanako edo erakundeek.
- Estatuko zerga-agentziaren Enpresa Handien Kudeaketako Unitateek.
- Sozietate anonimoek edo erantzukizun mugatuko sozietateek.
Gainontzeko kasuetan inprimakiak internet bidez bete daitezke, bestela, erakunde laguntzaileen bitartez kudeatu daitezke (Bankuak, Aurrezki kutxak, Kreditu-Kooperatibak), baita Zerga-agentziaren delegazioetan zerbitzua ematen duen gordailu-kutxen bitartez ere.
Nola kalkulatzen dira tasa judizialak?
Tasa judizialek kuota finkoa dute; prozesu mota bakoitzaren arabera, taula honetan zehazten da:
|
Kuota finkoa, arlo zibilean |
|
|---|---|
|
Mota |
Zenbatekoa (€) |
|
Ahozkoa eta kanbiozkoa |
|
|
Arrunta |
|
|
Monitorioa, europako monitorioa eta konkurtso prozeduran ezarritako intzidente-demanda |
|
|
Judizioz kanpoko betearazpena eta titulu judizialen betearazpenen aurkakoa |
|
|
Nahitaezko konkurtsoa |
|






