Profesionalentzako zerbitzuak
Justiziako profesionalek Justizia-arloko administrazio eskudunek ezarritako bitarteko elektronikoak, aplikazioak edo sistemak erabiltzeko betebeharra dute. Bestalde, Administrazioek baliabide horiek emateko betebeharra dute.
Informa zaitez honi buruz
PSP - Euskadi
PSP - Euskadi profesionalek, esku hartzaile bereziek eta pertsona juridikoek prozedura judizialak telematikoki izapidetzeko eta Justizia Administrazioarekin komunikatzeko eskura duten plataforma da.
Plataforma honek aukera ematen du, behar den segurtasunarekin, Espediente Judizial Elektroniko bakarrean esku hartzea, idazki mota guztiak aurkeztea, jakinarazpenak jasotzea, espediente judizial elektronikora sartzea, seinalamenduak kontsultatzea eta rol bakoitzaren interes partikularreko beste funtzionalitate batzuk kontsultatzea.
JustiziaSip
JustiziaSip Justiziako profesionalek prozedura judizialak telematikoki komunikatzeko eta izapidetzeko diseinatutako aplikazioa da. Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren maiatzaren 19ko ebazpenak (PDF, 3 MB) eta 2018ko martxoaren 12ko Instrukzioa, Bulego Judizial eta Fiskalaren Modernizaziorako Zuzendariarena, JustiziaSIP bitartez egiten diren bulego judizialen eta profesionalen arteko komunikazio telematikoak arautzen dituzte.
JustiziaSip organo judizialek eta operadore juridikoek, eguneroko jardunean informazioa modu seguruan trukatzeko plataforma da (jakinarazpenak, idazkiak eta demandak).
Eskuratu JustiziaSip-eko informazio-liburuxka (PDF, 235 KB) .
JustiziaIkusBi
JustiziaIkusBi ikustaldi judizialak deskargatzeko zerbitzuak aukera ematen die justiziako profesionalei parte hartu duten ikustaldien grabazioen kopia lortzeko. Sartzeko gako bat erabili behar da; gakoa organo judizialean eskatu behar da eta profesionalak parte hartzen duen prozedura baterako bakarrik balio du (sarbide bakarreko gakoa).