AJEEBT
Uztailaren 5eko 18/11 Legeak, Justizia Administrazioan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) erabilera arautzen duenak ezarri zuen, hitzaurrean eta haren artikuluetan, beharrezkoa zela organo bat sortzea, Justizia Administrazioaren sistemen eta aplikazioen elkarreragingarritasuna eta administrazioen arteko lankidetza ziurtatzeko jarraibideak finkatzeko, eta beharrezko lankidetzaren oinarri izan behar diren irizpideak finkatzeko.
Informa zaitez honi buruz
Zer da AJEEBT
Justizia arloko administrazio ezberdinek ez dituzte sistema eta aplikazio informatiko berdinak erabiltzen. Aplikazio horien arteko bateragarritasuna eta elkarreragingarritasuna eta administrazio ezberdinen arteko elkarlana bermatzeko helburuarekin, 2013an Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa sortu zen (AJEEBT).
Araudia
- 18/2011 Legea, uztailaren 5ekoa , Justizia Administrazioan Informazio eta Komunikazio teknologien Erabilpena Arautzen duenak, sortzeko beharra jaso zuen.
- 396/2013 Errege Dekretua, ekainaren 7koa , Administrazio Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoa arautzen duena.
- 30/1992 Legea, azaroaren 26koa , herri administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio prozedura erkidearena. Kooperazio-organo administratiboa denez, arestian aipatutako araudiek arautu gabeko kasuetan, Lege horrek arautzen du.
Helburua
Justizia elektronikoaren arloan estatu mailako kontsulta organoa izan eta elkarlana bultzatzeaz gain, bere betebehar nagusia Elkarreragingarritasun eta segurtasun Eskema judizialaren garapenerako oinarriak ezartzea da. Alegia, informazioaren eta formatu eta aplikazioen zaintza, normalizazioa eta segurtasuna bermatzeko irizpide sorta, elkarreragingarritasuna bermatzeko Administrazio publikoek hartzen dituzten erabaki teknologikoetan kontutan hartzekoak.
Parte hartzen duten erakundeak
AJEEBT osatzen duten organoak hurrengoak dira: Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia, Estatuko Fiskaltza Nagusia, Justizia Ministerioa eta Justizia arloan eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoak. Erakunde horiek euren eskumenei dagokienez subiranoak dira eta bakoitzak bere sistema informatikoak garatu ditu. Hori dela eta, datuen eta informazioaren trukaketa finkatzea zailagoa da.
Zenbait lantaldetan Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoko kideek ere parte hartzen dute.
Antolaketa
AJEEBTk organo ezberdinak ditu: Osokoa, Batzorde Iraunkorra, Presidentetza eta Idazkaritza Nagusia.
Gainera, Bulego Teknikoa ere badu; bulego horren ardura Elkarreragingarritasun eta segurtasun eskema judizialaren (EJIS) oinarriak onartzea izango da.
Batzordeak Lantaldeak ditu. Lantalde horiek Administrazio interesdunek eta erakunde laguntzaile edo kontratatuek jarritako bitartekoekin moldatuko dira.
Euskadi AJEEBTn
Eusko Jaurlaritzak AJEEBTren hurrengo Lantaldeetan eta Foroetan parte hartzen du:
- Estatistika Judizialeko Lantaldea
- Artxiboen Kudeaketako Lantaldea
- Kudeaketa Prozesal Elektronikoko Lantaldea
- Zedarri eta Dokumentu Lantaldea : Prozedura judizialen eta horiekin lotutako dokumentu-ereduen izapidetze-jarioak
- Justizia Administrazioaren Atarien Lantaldea
- Prokuradoreen Lantaldea
- Segurtasun eta Elkarreragingarritasun Lantaldea
- Transferentzia Teknologikoko Lantaldea
- JALEAS Lantaldea : Kudeaketa Prozesaleko Sistemak eta Justizia Administrazioaren laguntzarako Erregistro Administratiboen Sistema elkarrekin lotzeko lantaldea.
- Doako Laguntza Juridikoaren Topaketa Foroa
- Ikustaldi Aretoak