Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Erabilerraztasuna justizia-eus-en

Erabilerraztasuna

Web-erabilerraztasunaren helburua web-orriak ahalik eta pertsona gehienek erabili ahal izatea da, bere ezagutza edo gaitasun pertsonalak alde batera utzita, eta web-ean sartzeko erabilitako ekipoaren ezaugarri teknikoak alde batera utzita.

Informa zaitez honi buruz

Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak bere webgunea erabilerraza egiteko konpromezua hartzen du eta horretarako, Sektore publikoko webguneen eta gailu mugikorretarako aplikazioen erabilerraztasunari buruzko irailaren 7ko 1112/2018 Errege Dekretuarekin  (leiho berri batean irekitzen da) bat etortzen da. Informaziorako sarbidea bermatzeko, webgune honen garapenean UNE-EN 301549:2019 araudiaren betebeharrak (PDF) (leiho berri batean irekitzen da) aplikatzen dira.

Erabilerraztasun-deklarazio hau honako webguneari aplikatzen zaio: www.justizia.eus

Betetze-egoera

Webgune hau konforme dago 1112/2018 Errege Dekretuarekin.

Erabilerraza ez den edukia

Ondoren biltzen den edukia ez da erabilerraza, honegatik:

  1. Ez dator bat 1112/2018 errege Dekretuarekin
    • Edukien edizioan behin-behineko akatsak egon daitezke.
  2. Gehiegizko lan-karga
    • Ez da aplikatzen.
  3. Edukia ez dago legeria aplikagarriaren eremuan
    • Erabilerraztasun-jarraibide guztiak betetzen ez dituzten 2018ko irailaren 20a baino lehenagoko PDFak edo bestelako fitxategi ofimatikoak egon daitezke. Hala ere, horiek guztiak erabilerrazak izatea ahalegindu da.

Erabilerraztasun-deklarazio hau prestatzea

  • Deklarazio hau data honetan prestatu zen: 2021eko urriaren 30ean.
  • Deklarazioa egiteko erabili den metodologia hau izan da: Eusko Jaurlaritzako Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzakegindako autoebaluazioa.
  • Deklarazioaren azken berrikuspena: 2021eko urriaren 30ean.
  • Erabilerraztasunaren azken berrikuspena; 2021eko urrian.

Erabilerraztasunaren inguruan kontsultak edo komunikazioak egin ditzakezu (1112/2018 Errege Dekretuaren 10.2.a artikulua). Adibidez:

  • Webgune honetan egon daitezkeen ez betetzeak.
  • Edukietara sartzeko zailtasunak.
  • Webgunearen erabilerraztasun hobekuntzen inguruan iradokizunak edo kontsultak.

Honela jar zaitez gurekin harremanetan: kontaktu inprimakiaren bitartez (leiho berri batean irekitzen da) edo hurrengo helbidearen bitartez: justiziaeus@justizia.eus.

Errege Dekretu honetako eskakizunak betetzeari buruzko kexak aurkez ditzakezu. Errege Dekretu honen aplikazio-eremutik kanpo dauden edo erabilerraztasun-eskakizunak betetzetik salbuetsita dauden edukiei buruzko informazioa ere eska dezakezu.

Sarbidea informazio erabilerrazaren eskaerak eta kexak egiteko (leiho berri batean irekitzen da)

Berrikuntza Publikoaren Laguntza Unitateak jaso eta tratatuko ditu komunikazioak, kexak eta informazio-eskaerak.

Erreklamazio prozedura

Informazio erabilerraza eskatu edo kexa egin ondoren, honako kasu hauetakoren bat gertatzen bada:

  • Eskaera edo kexa ezetsi egin bada.
  • Hartutako erabakiarekin ados ez egotea.
  • Erantzunak ez baditu betetzen 12.5 artikuluan jasotako baldintzak.
  • Hogei egun balioduneko epea igaro bada erantzunik jaso gabe.

Erreklamazio bat aurkeztu ahal izango duzu informazio erabilerrazaren eskaerak, kexak eta erreklamazioak eskatzeko (leiho berri batean irekitzen da)  inprimakiaren bidez.

Erreklamazioak Herritarrak Hartzeko eta Administrazioa Berritzeko eta Hobetzeko Zuzendaritzak jaso eta tratatuko ditu.

  • Webgunea nabigatzaile hauentzat dago egokituta: Microsoft Internet Explorer 8.0 bertsiotik aurrera eta FireFox, Safari, Opera eta Google Chrome nabigatzaileen azken bertsioak. Gomendatutako pantaila-bereizmen minimoa 1280x1024 da.
  • Webgune hau bistaratzeko diseinua Responsive erakoa da; hortaz, ezin hobeto ikusiko da tablet gailuetan eta gailu mugikorretan. Gailu horietan indarrean dauden Chrome for mobile, Firefox for mobile, Safari mobile, Opera Mini eta Android nabigatzaile natiboaren azken bertsioetan ikusteko prestatuta dago.