Profesionalen idazki-ereduak
Auzitegietan euskararen erabilera bultzatzeko, Hizkuntza Normalizazioko lantaldeak idazki-ereduak jarri ditu profesionalen eskura, demandak eta idazkiak azkar eta zehatz idatz ditzaten.
Idazki-eredu guztiak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan idatzita daude, eta profesional bakoitzak aukeratuko du zein hizkuntzatan egin idazkia: ele bietan, gaztelaniaz edo euskaraz.
Lan hori errazteko, idazki-ereduak jurisdikzio-ordenaren arabera sailkatu dira: zibila, penala, lan-arlokoa eta administrazioarekiko auziena.
Edukien aurkibidea
- Jurisdikzio zibila
- Jurisdikzio penala
- Lan-arloko jurisdikzioa
- Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa
Jurisdikzio zibila
Partikularren arteko erreklamazioak ebazten ditu, bai eta beste jurisdikzio-ordena bati esleitu ez zaizkion auzigai guztiak ere.
Lan-arloko jurisdikzioa
Enpresen eta haietan lan egiten duten pertsonen arteko gatazkak ebazten ditu, bai eta Gizarte Segurantza gai duten erreklamazioak ere.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa
Partikularren eta administrazio publikoen arteko erreklamazioak ebazten ditu.
Kontsultatu administrazioarekiko auzien jurisdikzioko idazki-ereduak