Gordailuak eta kontsignazio judizialak
Gordailuak eta kontsignak Justizia Ministerioak izendatzen duen kreditu-erakundean zabaldutako "gordailuen eta kontsignen kontu" batean zenbatekoak sartuz egiten dira.
Informa zaitez honi buruz
Nola egiten dira?
Dirua sartzeko beste hiru aukera daude:
- Banco Santanderren bulego batera joan zaitezke.
- Banco Santanderren kutxazain automatiko batean diru-sarrera egin dezakezu.
- Banku-transferentzia bat egin dezakezu.
Enkante batean parte-hartzeko gordailuak telematikoki egin behar dira Enkante Judizialen Atari Bakarrean . Horretarako, dirua eskaini nahi duzun enkantea aurkitu eta “gordailua egin” aukeran sakatu behar duzu; ondoren, zure banku-kontuaren zenbakia idatzi behar duzu enkantean dagoen ondasunaren balioaren %5 atxiki diezazuten.
Nork egin dezake?
Diru kopuru bat sartu behar dutela esanez, epaitegitik mezu bat jasotzen duten pertsonek.
Prozedura judizial batean egon ez arren, enkante judizial batean parte hartu nahi duen edozein herritarrek.
Izapidearen kostua
Banco Santanderren kontu bat baldin baduzu, aukera duzu zure kontutik transferentzia bat zuzenean egiteko, aurrez dirua atera behar izan gabe.
Transferentzia Banco Santander taldekoa ez den finantza erakunde batetik egiten baduzu, erakundeak horrelako eragiketetarako ezarritako kostua ordaindu beharko duzu.