Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Beste espediente batzuk

Erregistro Zibilera joateko aurretiko hitzordu zerbitzua

Erregistro Zibilean pertsonen egoera zibilari buruzko egitateak eta legeak zehaztutako beste egitate batzuk inskribatzen dira. Espediente ezagunenak inskripzioak, ezkontza zibila, nazionalitate-eskaera edo izen-abizenen aldaketa dira, baina horiez gain Erregistro Zibilean beste espediente batzuk ere izapidetzen dira.

Informa zaitez honi buruz

Ordezkaritzen helburua zenbait arlo edo jardueratan autonomia mugatuta duten pertsonak babestea da, adingabeak direlako edo gaitasuna judizialki aldatuta duten pertsonak direlako (ezgaitzat jotako pertsonak, besteak beste).

Pertsona bat, adibidez, beste baten tutore izendatzeko, izendapen hori ebazpen judizial bidez egiten da, eta ebazpen hori Erregistro Zibilean inskribatu behar da. Izan ere, ebazpen hori ezin izango litzateke hirugarrenen aurka jarri, dagokion inskripzioa egin ez balitz.

Orohar, agintaritza judizialak ofizioz bidaliko dio komunikazioa inskripzioa egingo duen Erregistro Zibilari.

Auzotasun zibila pertsona guztiek duten egoera zibila da, auzotarrak direlako edo lurralde jakin bati atxikita daudelako. Auzotasun zibilaren ondorioz, pertsona bakoitza dagokion autonomia-erkidegoko legeria zibil erkide, berezi edo foralaren mende dago.

Auzotasun zibila seme-alabatasunaren edo bizilekuaren bidez eskura daiteke. Ezkontzak ez dio auzotasun zibilari eragiten. Hala ere,  ezkontza osatzen duten pertsonetatik edozeinek, bestearengandik banandu gabe, bestearen auzotasun zibila aukeratu ahal izango du.

Auzotasun zibila gal daiteke Espainiako nazionalitatea galduz gero edo beste auzotasun bat eskuratuz gero.

Jatorrizko edo eskuratutako auzotasuna ez galtzeko, Erregistro Zibilean berariazko adierazpena egiteko aukera dago. Hori egiten ez bada, 10 urte igaro ondoren galduko da.

Euskal auzotasun zibila eskatzeko edo mantentzeko eskaria egiteko norberak betetzeko inprimakia.  (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)

Adingabe bat emantzipatzen denean, heldu gisa jarduteko gaitasuna lortzen du. Adingabea emantzipatu ahal izateko, beharrezkoa da haren gaineko guraso-ahala duten pertsonek onarpena ematea. Kasu horietan, eskatzaileak 16 urte beteta izan beharko ditu eta emantzipatzearekin  ados egon beharko da.

Emantzipazioa eman daiteke eskritura publiko bidez, Erregistroaren ardura duen epailearen aurrean agertuz, edo epaileak emanda. Emantzipazioa Erregistro Zibilean inskribatu behar da, bien bitartean ez du ondorerik sortuko hirugarrenen aurka, eta behin emanda ezin izango da ezeztatu.

Erregistro Zibileko datuetan akatsen bat badago, akats hori zuzentzeko eska daiteke.

Erregistro Zibilean akatsak zuzentzeko eskaera egiteko norberak betetzeko inprimakia.  (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)

Erregistro Zibilean idazki bat aurkeztu dezakezu, idazkian aipatzen diren egitateak eta eskatzen duzuna deskribatuz, zure eskaerari dagozkion egiaztagiriekin batera.

Erregistro Zibilean idazki bat aurkezteko norberak betetzeko inprimakia. (PDF) (leiho berri batean irekitzen da)