Erregistro Zibila
Erregistro Zibila erregistro publikoa da. Bertan inskribatzen dira pertsonen egoera zibilari buruzko gertaera guztiak (jaiotza, izen-abizenak, ezkontzak, seme-alabak, dibortzioak, heriotza...).
Informa zaitez honi buruz
Erregistro-mota ezberdinak
Udal Erregistroak: udalerri bakoitzean bat dago gutxienez eta Lehen Auzialdiko epaileen ardurapean daude. Lehen Auzialdiko epaitegirik ez dagoen herrietan Bake-epaitegiek hartzen dituzte Erregistro Zibilaren eskumenak. Erregistro horietan daude jasota Espainian gertatu diren gertakari inskribagarri guztiak, pertsona atzerritarrenak barne.
Erregistro Zibil Zentrala: Madrilen dago eta han inskribatzen dira beste erregistroetan inskribatu ezin diren gertakariak eta baita aparteko gertakariak ere. Erregistro horretan Erregistro Kontsularretako liburuen bikoiztuak ere badaude. Honako hauek dira Erregistro Zentralean inskribatzen diren gertakari batzuk: ezkontza sekretuak, Espainiako herritarren atzerriko jaiotzak eta heriotzak, nazionalitate-aldaketak...
Erregistro kontsularrak: Espainiak atzerrian dituen kontsulen ardurapean daude eta pertsonen egoera zibilarekin zerikusia duten eta Espainiako herritarrei eragiten dieten izapideetan zentratzen dira.
Bideoa: Erregistro Zibilaren erreforma
Erregistro Zibila eraberritu egingo da gaur egungo egoerara egokitzeko eta datu-base bakarrean oinarritutako Erregistro elektronikoa izango da aurrerantzean. Eraldaketaren berrikuntza nagusiak honakoak dira: Aitaren abizena ez zaio amaren abizenari nagusituko seme-alabak inskribatzerakoan, Familia-liburua desagertu egingo da eta pertsona bakoitzak bere erregistroa izango du eta bertan bere bizitza zibilari buruzko egitate guztiak inskribatuko dira.
Aurkitu Erregistro Zibil bat
Euskadiko Erregistro Zibiletako telefono, helbide, fax eta posta elektroniko guztiak helbideen eta telefonoen atalean aurki daitezke. Oro har, Erregistro Zibilen jendaurreko ordutegia 9:00etatik 15: 00etara da.