Prozedura monitorioak
Zenbait kasutan auzitara jotzeko ez duzu abokaturik behar. Hala ere, ezinbestekoa ez bada ere, beti izango da lagungarria.
Informa zaitez honi buruz
Prozedura monitorioa (zibil-arloa)
Abokatu eta prokuradore gabe eta diru kopuru mugarik gabe erreklamazioak egitea ahalbidetzen duen prozedura da. Ezinbestekoa da legeak aurreikusitako baldintzak betetzea eta prozedura mota honetarako derrigorrezkoak diren egiaztagiriak edukitzea.
Abokatua edo prokuradorea behar izango duzu erreklamatutako diru-kopurua 2.000 eurotik gorakoa baldin bada eta demandatua: a) erreklamatutako zorra ordaintzearen aurka agertzen bada; b) edo ez badu ordaintzen eta beharrezkoa baldin bada betearazpen-prozesura jotzea.
Prozedura honen bitartez zorra erreklamatzeko, ezinbestekoa izango da legezko baldintzak betetzea eta prozedura hasteko behar den dokumentazioa izatea. Ez badituzu prozesu monitoriorako behar diren baldintzak betetzen, ahozko judizioaren bitartez erreklama dezakezu zorra (2.000 euro artekoa denean).
Zorrak diruzkoak, mugaeguna igarota dutenak eta galdagarriak izan behar dira. Urriaren 10eko 37/2011 Legea, Prozedurak Arintzeko Neurriei buruzkoa indarrean sartu denetik , prozedura honen bitartez erreklama daitekeen diru-kopuruak ez dauka mugarik.
Judizio monitorio (zibil-arloa) bidez diru-kopuruak erreklamatzeari buruzko informazioa.
Prozedura monitorioa (lan-arloa)
Erreklamazioak egiteko prozesu arin eta azkarra da, langileak enpresaren aurka jarritakoa, eta enpresa konkurtso egoeran ez badago.
Abokatua eta prokuradorea ez dira nahitaezkoak. Ordezkaririk gabe joan zaitezke.
Ezin da erreklamazio kolektiborik egin (talde baten izenean), ez eta Gizarte Segurantzaren kudeatzaile edo kolaboratzaile diren Erakundeen aurkako erreklamaziorik jarri, ez eta konkurtso egoeran dauden enpresan aurkako demandarik aurkeztu.
Erreklamatutako zorra ezin da 6.000 euro baino handiagoa izan eta zehatza, epez kanpokoa eta galdagarria izan behar da.
Prozedura hau abiatzeko legeak ezarritako baldintzak bete behar dituzu eta beharrezkoa den dokumentazioa eduki behar duzu.
Lan-arloko prozesu baten diru-kopuruak erreklamatzeari buruzko informazioa.