Menua
Bilatu
justizia.eus logoa
  • Bilatu
Euskadi.eus

Sarbide-puntuen eta leku seguruen erantzukizunpeko adierazpena

Getxoko Erregistro Zibila

Pertsona edo erakundeei aukera ematen die adierazteko, beren erantzukizunpean, abenduaren 19ko 6/2023 Errege Lege Dekretuaren 62. artikuluaren arabera, esku-hartze telematikoetan Justizia Administrazioaren sistemetara sartzeko erabiltzen diren gailu, sistema eta lekuek betetzen dituztela sarbide seguruetarako eta leku seguruetarako ezarritako baldintzak.

Informa zaitez honi buruz

2023ko abenduaren 19ko 6/2023 Errege Lege Dekretuak, Justizia zerbitzu publikoaren, funtzio publikoaren, tokiko araubidearen eta mezenasgoaren arloan Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren gauzatze azkarra ahalbidetzeko premiazko neurriak onartzen dituenak, sarbide seguruaren puntu eta leku seguru izenekoak arau­tzen ditu. Horien bidez, prozesu-ondore osoekin egin ahal izango dira jarduketa telematikoak, prozesu-legeetan egindako aldaketetan ezarritako baldintzetan, gutxieneko betekizunak eta Auzitegi Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoak (aurrerantzean, AJEEBT) ezarritako beste baldintza batzuk betez.

AJEEBTk Sarbide seguruaren puntu eta leku seguruen betekizunen arteko elkarreragingarritasun eta segurtasunari buruzko Gida Teknikoa (PDF, 450 KB) (leiho berri batean irekitzen da) prestatu du Estatu osorako aplikagarria izango dena, eta haren helburua da sarbide seguruaren puntuek eta leku seguruek bete behar dituzten funtzionaltasun, teknika eta segurtasun arloko gutxieneko betekizunak zehaztea.

Izapide honen bidez, interesdunak bere erantzukizunpean bermatzen dugidako betekizunak betetzen dituela eta 2023ko abenduaren 19ko 6/2023 Errege Lege Dekretuaren 62. artikuluan ezarritakoarekin bat datorrela.

Adierazpen horiek izapidetzeko, urrats hauek egin behar dira:

1. URRATSA

Adierazpena deskargatu, bete eta sinatu

Arduraduna: Pertsona fisikoa edo juridikoa

2. URRATSA

Aitorpena AJEEBTren Idazkaritza Nagusira bidaltzea

Arduraduna: Pertsona fisikoa edo juridikoa

3. URRATSA

Aitorpenaren berrikuspena

Arduraduna: AJEEBTren Idazkaritza Nagusia

4. URRATSA

Konexio-probak

Arduraduna: pertsona fisikoa, juridikoa edo administrazio eskuduna

5. URRATSA

Adostasuna bidaltzea jaulkitzaileari

Arduraduna: AJEEBTren Idazkaritza Nagusia

6. URRATSA

Erakundeen zerrenda argitaratzea

Arduraduna: AJEEBTren Idazkaritza Nagusia

Egoitza Judizial Elektronikoan, izapide hori egiteko behar den informazioa eta dokumentazioa eskura dago.

Sarbide seguruaren puntu dira AJEEBTren araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituzten gailu eta informazio-sistemak:

  • Komunikazioen transmisio segurua eta informazioaren babesa ahalbidetzea.
  • Parte-hartzaileen identifikazioa ahalbidetzea eta bermatzea.
  • Jarduketaren osotasun, elkarreragingarritasun, konfidentzialtasun eta eskuragarritasun baldintzak betetzea.

Leku seguruak dira AJEEBTren araudiak ezarritako baldintzak betetzen dituztenak:

  • Aurreko apartatuan ezarritakoaren arabera, sarbide seguruaren puntu diren gailu eta sistemak izatea.
  • Parte-hartzaileen identitatea egiaztatzea eta haien jarduketaren autonomia bermatzea.
  • Defentsarako eskubidearen berme guztiak ziurtatzea, abokatu edo abokatuarekin modu erreserbatuan elkarrizketatzeko aukera barne.
  • Dokumentuak digitalizatzeko eta bideokonferentzia bidez ikusteko bitartekoak izatea.
  • Dagokion justizia-bulegoa, jurisdikzioa duen epaitegiari atxikia, edo beste edozein justizia- edo fiskaltza-bulego, bai eta udalerriko justizia-bulegoak ere.
  • Erregistro Zibilak, beren eskumen-eremuko jarduketetarako.
  • Toxikologia eta Auzitegi Medikuntzako Zientzien Institutu Nazionala eta Medikuntza Legaleko Institutuak, auzitegi-medikuen, espezialisten, teknikarien eta laborategiko laguntzaileen jarduketetarako.
  • Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoen egoitzak, haien kideen jarduketetarako.
  • Estatuko Abokatutzaren, Gizarte Segurantzako Administrazioaren Aholkularitza Juridikoaren eta Autonomia Erkidegoetako Aholkularitza Juridikoen egoitza ofizialak, zerbitzu horietako kideen jarduketetarako.
  • Zigor-instalazioak, Espetxe Erakundeen mende dauden organoak, atzerritarren barneratze-zentroak eta adingabeen barneratze-zentroak, bai pertsona barneratuentzat bai funtzionario publikoentzat.
  • Estatu osoan aplikatzeko araudi bidez ezarritako beste edozein toki, betiere Auzitegi Judizial Elektronikoaren Estatuko Batzorde Teknikoaren (AJEEBT) aldeko txostena aurretik badago.

Herritarrak (pertsona fisiko zein juridikoak) eta justiziako profesionalek izapide hau egin dezakete.

Izapidetzea doakoa da.