1/2025 Lege Organikoaren prozeduraren baldintza betetzeko gida

Justiziaren Zerbitzu Publikoaren Efizientziaren Arloko Neurriei buruzko urtarrilaren 2ko 1/2025 Lege Organikoaren prozedura-betekizunaren baldintza betetzeko gida praktiko honen helburua da epaitegietan demanda bat aurkeztu aurretik egin beharreko urratsak erraz ulertzea. Horrela, legeria berrian ezarritako baldintzak betetzen direla ziurta daiteke, prozedura behar bezala gauza dadin.
Informa zaitez honi buruz
- Zer da 1/2025 LO?
- Zer dakar prozedura-betekizunak?
- Zein prozeduratan da nahitaezkoa?
- Eztabaidak konpontzeko zer bide alternatibo (GEBE) onartzen ditu 1/2025 Lege Organikoak?
- Nola bete behar da baldintza hori, prozedura mota dela eta ofiziozko abokaturik ez badago?
- Gomendioak
Zer da 1/2025 LO?
Lege honek Justiziaren Zerbitzu Publikoaren sarbidean eta funtzionamenduan eraginkortasuna bizkortzeko eta hobetzeko neurri berriak ezartzen ditu.
Berrikuntza nagusietako bat prozedura-betekizuna da, herritarrak gatazka jakin batzuk ebaztera behartzen baititu auzitegietara jo aurretik.
Zer dakar prozedura-betekizunak?
- Organo judizialak demanda onartu ahal izateko nahitaez egin behar den aurretiazko urrats bat da.
- Gatazka beste bide batzuetatik konpontzen saiatu behar duzu; adibidez, aurretik Eztabaidak Konpontzeko Baliabide Egoki batera joz (GEBE).
- Beharrezkoak ez diren prozedura judizialak saihesteko eta akordio azkarrak sustatzeko balio du.
Adibidez, errenta ordaintzeari buruz maizter batekin ados ez bazaude, epaiketara jo aurretik akordio bat ixten saiatu behar da.
Zein prozeduratan da nahitaezkoa?
Gai zibilak eta merkataritzakoak, mugaz gaindiko gatazkak barne. Alderdietako batek, gutxienez, Espainian bizi behar du, eta jarduera Espainiako lurraldean egin behar da.
Adibideak:
- Jabe batek etxebizitza bat alokatzen dio maizter bati, eta ez daude ados kontratuaren baldintzekin.
- Hiru anai-arrebek desadostasunak dituzte aitaren herentziako ondasunak direla eta.
- Auzotarren arteko eztabaidak.
Salbuespenak ere badira:
- Oinarrizko eskubideen babesa.
- Adingabeak babesteko premiazko neurriak.
- Desgaitasuna duten pertsonentzako laguntza judiziala. Hau da, desgaitasuna duen pertsona baten interesak babesteko neurriak.
- Seme-alabatasuna, aitatasuna eta amatasuna. Adibidez, pertsona baten aita/ama nor den zehaztearekin lotutako kasuak.
- Ondasunak kentzea edo gauzen edo eskubideen erabilera eragoztea. Adibidez, ondasun baten edukitzaz gabetua izatea.
- Erortzear dauden egiturak eraistea.
- Adingabeak babestea kasu zehatzetan, hala nola:
- Babes-zentroetan sartzea.
- Babes neurriak hartzeko etxeetan sartzea.
- Nazioartean lapurtutako adingabeak itzultzea.
- Kanbio-judizioa. Adibidez, zorren erreklamazioa, zor-agiri edo kanbio-letra batean islatua.
- Betearazpen-demandak. Hau da, epaiak edo akordioak bete daitezela eskatzeko.
- Medidas cautelares previas a la demanda. Esto es, solicitudes urgentes para proteger derechos.
- Demandaren aurreko kautelazko neurriak. Hau da, eskubideak babesteko premiazko eskaerak.
- Borondatezko jurisdikzioko espedienteak.
- Salbuespenak: ezkontideen arteko desadostasunak, irabazpidezko ondasunen administrazioari buruzko gaiak edo guraso-ahala egikaritzeko desadostasuna.
- Prozedura monitorio europarra. Hau da, Europar Batasunaren barruan mugaz gaindiko zorrak kobratzeko prozedura azkarra.
- EBko erreklamazio ekonomiko txikietarako prozedura sinplifikatua.
Eztabaidak konpontzeko zer bide alternatibo (GEBE) onartzen ditu 1/2025 Lege Organikoak?
Hauek dira 1/2025 Lege Organikoak onartzen dituen GEBEak:
| Bide alternatiboa | Zer da? | Badago hirugarren pertsona inpartzial bat? | Nahitaezkoa al da abokatua izatea? | Zer gertatzen da akordioa badago? | Zer gertatzen da akordiorik ez badago? |
|
Zuzeneko negoziazioa Ikus 5.2 atala |
Alderdiek (edo haien abokatuek) bitartekaririk gabe negoziatzen dute beren artean. Adib.: Ak eta Bk zuzenean negoziatzen dute bi aldeak asebeteko dituen akordio bat lortzeko. |
Ez | Ez |
Akordioa dokumentatzen da edo akta egiten da, eta horrek alderdiei eragiten die; ezin izango dute xede horri buruzko demandarik aurkeztu. Titulu betearazlearen izaera izan dezan, alderdietako edozeinek eska dezake akordioa eskritura publikoan jasotzea edo, hala badagokio, homologazio judiziala. |
Akordiorik gabeko negoziazioaren amaiera dokumentatu eta sinatuko dute aldeek, gatazkaren xedea, bileren data(k) eta bi aldeek fede onez parte hartu dutela jasoz. |
| Bitartekaritza |
Bi alderdi edo gehiago beren borondatez akordio bat lortzen saiatzen dira bitartekari baten esku-hartzearekin. Adib.: Ak eta Bk bitartekari batengana jotzen dute, bi aldeak asebeteko dituen akordioa lortzeko laguntza izan dezaten. |
Bai | Ez | Bitartekariak adostasunik egon ez dela dioen akta idatziko du, alderdien identitatea, xedea, data eta fede onez jokatu dutela adieraziz. | |
| Adiskidetze pribatua |
Ezagutza teknikoak edo juridikoak dituen pertsona batek esku hartzen du eta negoziazioa kudeatzen du akordio bat lortzeko. Irtenbideak proposa ditzake. Adib.: Ak eta Bk adiskidetzaile batengana jotzen dute, eta horrek aukera desberdinak iradokitzen dizkie. |
Bai | Ez | Adiskidetzaileak ziurtagiri bat ematen du akordioa lortzen saiatu direla egiaztatzeko, alderdien identitatea, xedea, data eta fede onez jardun dutela jasoz. | |
| Adiskidetze publikoa | Bake-epailearen aurrean munta txikiko gai batzuetan, Justizia Administrazioaren letraduen aurrean Borondatezko Jurisdikzioaren Legearen arabera, notarioen aurrean Notariotzaren Legearen arabera eta erregistratzaileen aurrean Hipoteka Legearen arabera egiten da. | Bai | Ez | Adiskidetzaileak ziurtagiri bat ematen du akordioa lortzen saiatu direla egiaztatzeko, alderdien identitatea, xedea, data eta fede onez jardun dutela jasoz. | |
| Elkarlan zuzenbidea |
Bi alderdiek, abokatu akreditatuen laguntzarekin, konponbide adostua bilatzen dute. Adib.: A eta B, bakoitza bere abokatu kolaboratzailearekin, ados jartzen saiatuko dira. |
Aukerakoa; izan ere, abokatu kolaboratzaileez gain, gaiaren adituak edo komunikazioa errazten dutenak ere esku har dezakete. | Bai, elkarlan-zuzenbidean egiaztatua. | Alderdien abokatuek akordiorik egon ez dela jasoko dute aktan, eta ezingo dituzte ordezkatu balizko prozedura judizial batean. | |
| Aditu independentea |
Alderdiek izendatutako adituak irizpen ez-loteslea eta konfidentziala egiten du gai tekniko edo juridikoei buruz. Adib.: Ak eta Bk arkitekto baten iritzia eskatzen dute planoen inguruko eztabaidarako. |
Bai | Ez | Adituak ziurtagiri bat egingo du akordioa lortzen saiatu direla egiaztatzeko, alderdien identitatea, xedea, data eta fede onez jardun dutela jasoz. | |
|
Eskaintza lotesle konfidentziala Ikus 5.3 atala |
Edozein pertsonak, eztabaida konpondu nahian, eskaintza isilpeko zehatza egiten dio beste aldeari. Adib.: Ak 500 € zor dizkio B-ri. Bk eskaintza konfidentzial zehatza bidaltzen dio: zorra 450 €-tan kitatzea hainbat epetan. Ak onartuko du edo ez, epe barruan. |
Ez | Bai, salbuespen legalik ez badago edo zenbatekoa < 2.000 € bada. | Beste aldeak ez badu onartzen eskaintza epe barruan, eskaintza aurkeztu duenak demanda aurkeztu ahal izango du, eskaintza bidali eta jaso dela egiaztatuz; edukia ezin da aipatu. |
Taula honetan aipatutakoez gain, gatazkak konpontzeko beste edozein bitarteko ere onartzen dira, beste arau batzuetan aurreikusitakoak.
Nola bete behar da baldintza hori, prozedura mota dela eta ofiziozko abokaturik ez badago?
Lege-aholkularitza izatea gomendagarria den arren, abokaturik ez baduzu eta ofiziozko abokaturik ez badagokizu (adibidez, eztabaidagai den gairako ez delako nahitaezkoa profesional horren presentzia), prozedura-betekizuna bete dezakezu, honako aholku praktikoetako bat jarraituz:
Eztabaidak konpontzeko baliabide alternatiboren batera (GEBE) jo dezakezu, abokatuaren esku-hartzea nahitaezkoa ez denean (ikus aurreko taula); esaterako, doako bitartekaritza-zerbitzu publiko hauetara:
- Familia-bitartekaritzako zerbitzua publikoa, borondatezkoa eta doakoa da; hirugarren pertsona inpartzial eta adituek esku hartzen dute ingurune neutral batean, familia- eta bikote-testuinguruan.
- Kontsumoko bitartekotza, Kontsumobide erakunde autonomoak eskaintzen duen zerbitzua; kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eta hornitzaileen arteko gatazketan bitartekari lanak egiten ditu.
- Hipoteka Bitartekaritzako Zerbitzua, Eusko Jaurlaritzak emana Ekonomisten Euskal Elkargoko eta EAEko Zinpeko Kontu-azterlarien Institutuko profesionalen bitartez. Helburua da hipoteka-betearazpenak saihestea; horretarako, eskatzailearen eta finantza-erakundeen artean bitartekari gisa aritzen da, zorra birnegoziatzeko.
Era berean, komunikazioak bidal ditzakezu akordio bat lortzen saiatzeko (Zuzenean negoziatzea):
- Nola egiten da komunikazioa:
Nola bidali Haren edukiaren, bidalketaren eta jaso izanaren adierazpen ziurtagiria duen bitarteko fede-emailea (adibidez, burofax bat, buromail bat, edukia jasotzen duen posta ziurtatu bat).
Ez dute balio: SMS, WhatsApp, posta arrunta, jaso izana eta haren edukia jasota uzten ez duen edozein bitarteko.
Edukia Nortasuna, gatazkaren xedea, GEBEetan negoziatzeko borondatea, negoziazio-proposamen argia, harremanetarako datuak, data eta sinadura. Gorde beharreko dokumentazioa Bidalketaren egiaztagiria + jaso izanaren adierazpen ziurtagiria edo jaso izana, data eta edukia bermatzen dituen hornitzailearen ziurtagiria.
Hala badagokio, negoziazioari emandako ezezko erantzuna.
- Hau da, ahaleginak benetakoa, serioa eta fede onekoa izan behar du, eta gatazka judizioz kanpo konpontzeko arrazoizko ahalegina egiaztatu behar du.
- Izapidea betetzat jotzeko legezko epeak:
- Hartzaileak negoziazio-eskaera jasotzetik 30 egun naturalera: erantzunik ez badago edo akordiorako negoziazioak hasten ez badira.
- Akordiorako negoziazioak hasten badira: alderdietako batek akordio-proposamena jasotzetik 30 egun naturalera, erantzunik ez badago.
- 3 hilabete lehenengo bileratik, akordiorik lortu gabe, salbu eta bi alderdiek negoziazioarekin jarraitzea erabakitzen badute.
- Alderdi batek idatziz amaitutzat ematen baditu negoziazioak, izapidea betetzat joko da.
- Akordioa proposatzeko komunikazioaren adibide praktikoa: Adibide praktikoa (DOCX, 13 KB).
- Eman beharreko urratsen laburpena:
— Bidalitako erreklamazioa
— Bidalketa eta jasotzearen frogagiriak (erantzunik gabe)
— Negoziazio-proposamenaren dokumentua
— Jasotzearen egiaztagiria
— Ukapen-eskaera / ezezko erantzuna
— Bi alderdiek sinatutako dokumentua, negoziazioa akordiorik gabe amaitu dela jasoz (gatazkaren xedea, bileraren/bileren data eta fede onez jardun duzuela dioen adierazpena).
- Konfidentzialtasun-betebeharra:
Kontuz konfidentzialtasunarekin: negoziazio-prozesua eta bertan erabilitako dokumentazioa konfidentzialak dira (epaiketan ezin dira alegatu), salbu eta alderdiek aurretiko negoziazio-saiakerara joan diren ala ez eta eztabaidaren xedea.
Salbuespena: alderdiek, berariaz eta idatziz, elkarri konfidentzialtasun-betebeharra salbuetsi diezaiokete (edo abokatuei/ hirugarren neutralari, hala badagokio). Kasu horretan, negoziazioan gertatutakoa organo judizialari jakinarazi ahal izango zaio.
Halaber, abokatua nahitaezkoa ez bada, beste alderdiari zuzenean bidal diezaiokezu eskaintza lotesle konfidentziala:
- Nola egiten da komunikazioa:
Nola bidali Haren edukiaren, bidalketaren eta jaso izanaren adierazpen ziurtagiria duen bitarteko fede-emailea (adibidez, burofax bat, burmoail bat, edukia jasotzen duen posta ziurtatua, posta elektronikoa errekerituak erantzuten badu edo kontratuan komunikazio-kanal gisa aldez aurretik hitzartu bada).
Ez dute balio: SMS, WhatsApp, posta arrunta, jaso izana eta haren edukia jasota uzten ez duen edozein bitarteko.
Edukia Nortasuna, gatazkaren xedea, beste alderdiari egiten zaion eskaintza zehatza, harremanetarako datuak, data eta sinadura. Gorde beharreko dokumentazioa Bidalketaren egiaztagiria + jaso izanaren adierazpen ziurtagiria edo jaso izana, data eta edukia bermatzen dituen hornitzailearen ziurtagiria.
Hala badagokio, eskaintzaren ukapena.
- Izapidea betetzat jotzeko legezko epeak:
- Eskaintza jaso eta hilabeteko epean (edo eskatzaileak ezarritako epe luzeagoan), eskaintza berariaz onartzen ez bada.
- Eskaintza lotesle konfidentziala jakinarazteko adibide praktikoa: Adibide praktikoa (DOCX, 13 KB).
- Eman beharreko urratsen laburpena:
- Konfidentzialtasun-betebeharra:
Eskaintzaren edukia konfidentziala da: ezin da auzitegian aurkeztu; hala ere, eskaintza bidali eta jaso dela aipa daiteke, izapidea bete dela egiaztatzeko.
Salbuespena: alderdiek, berariaz eta idatziz, elkarri konfidentzialtasun-betebeharra salbuetsi diezaiokete (edo abokatuei, hala badagokio).
Gomendioak
- Baldintza hauek betetzea funtsezkoa da zure erreklamazioa auzitegian onartu ahal izateko.
- Eztabaidak Konpontzeko Baliabide Egokiak prozesu judizialak baino arinagoak eta malguagoak dira, elkarlana bultzatzen baitute, liskarrak ekidinez.
- Izan zaitez malgua, konponbide egoki batek elkarrekiko kontzesioak eskatzen ditu, eta horrek ez du esan nahi zure eskubideei uko egin behar diezunik.





