Indultu-grazia
Indultu-graziaren bidez, erantzukizun kriminala azkentzen da. Halaber, ezarritako zigorrak astuntasun txikiagoa duen beste batengatik ordeztu daitezke.
Informa zaitez honi buruz
Nork eska dezake
Indultua eska dezake zigortuak edo haren izenean diharduen beste edozeinek, ordezkaritza egiaztatzen duen ahalorde idatzirik behar izan gabe.
Era berean, indultua susta dezakete Auzitegi epai-emaileek, Auzitegi Gorenak, Fiskaltzak, Espetxe-zaintzako epaileek eta Gobernuak.
Zein kasutan onartzen edo ezeztatzen da indultua
Edozein motatako delituagatik akusatutako pertsonari indultua eman dakioke, baldin eta:
- Epai irmo bidez kondenatu bada.
- Zigorra betetzeko epaia eman duen auzitegiaren esku badago.
Honako kasu hauetan ez da indulturik emango:
- Auzipetze kriminal bat dagoenean, baina, oraindik ez denean epai irmo bidez kondenatu.
- Zigorra betetzeko akusatuak ez daudenean auzitegi epai-emailearen esku.
- Akusatua epai irmo bidez kondenatu bada delitu berdina edo bestelako delitu bat egiteagatik. Hala ere, salbuespenez, auzitegi epai-emaileak, behar besteko justizia-, ekitate- edo komenigarritasun-arrazoiak daudenean grazia aitortu diezaioke akusatuari.
Zer behar duzu
- Eskabidea , behar bezala beteta.
- NANaren edo pasaportearen kopia.
- Indultu-espedientea izapidetzea nahi den kondena-epaiaren kopia.
- Egindako eskaera dela-eta aurkez daitezkeen egiaztagiri guztiak (zigortuaren gizarteratzea, laneratzea edo familian integratzea, desintoxikazio-prozesua, etab.).
Indultu motak
Bi indultu mota daude:
- Osoa: Epaia izan arren, oraindik bete ez dituen zigor guztiak azkentzea.
- Partziala: Zigortuak oraindik bete ez dituen ezarritako zigorren bat edo batzuk kentzea. Indultu partzialtzat jotzen da, halaber, zigortuari ezarritako zigorra/k astuntasun txikiagoa duen beste batengatik edo batzuengatik ordeztea.