Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Azken nahiaren egintzen ziurtagiria

Cómo solicitar el certificado de antecedentes penales

Azken Nahiaren Egintzen Ziurtagiria pertsona batek testamentua/k egin duen eta zein notarioren aurrean egin den egiaztatzen duen dokumentua da. Horrela, jarauntsi-eskubideren bat izan dezaketen pertsonek azken testamentua eskuetsi duen notarioarengana jo ahal izango dute, eta testamentuaren kopia eskuetsia lortu.

Dokumentu hori beharrezkoa da edozein oinordetza-egintza gauzatzeko.

Informa zaitez honi buruz

  • Online: Informazio hori lortu nahi duen edozein pertsonak egin dezake eskaera, betiere, heriotza 2009ko apirilaren 2aren ostean gertatu bada eta hildakoaren heriotza-ziurtagiria informatizatuta badago. 

      2012tik informatizatuta dago Bake-epaitegian, eta 1950etik hiriburuetako erregistro zibiletan. Gaur egun, gainerako barruti judizialak digitalizazio-prozesuan daude. 

    • Aurrez aurre/postaz: Informazio hori lortu nahi duen edozein pertsonak eska dezake, betiere, heriotza-ziurtagiria badu eta dagokion tasa ordaintzen badu.

    Heriotza gertatu denetik 15 egun igaro arte ezingo da eskaera egin (larunbatak, igandeak eta jaiegunak salbuetsita daude).

    Ordaindu beharreko tasa 3,86 eurokoa da. 

    Arreta berezia jarri behar duzu tasaren zenbatekoa behar bezala ordaintzeko; izan ere, oker ordainduz gero, finantza-erakundeak ezin du tasa itzuli, eta itzultzeko eskatu beharko duzu bidegabeko sarreren itzulketa-espedientearen (leiho berri batean irekitzen da) bidez.