Biktimari laguntza
Delitu baten biktima izan direnek Biktimari Laguntzeko Zerbitzura jo dezakete. Zerbitzuaren helburua biktimei zigor-arloko sistemarekin duten harremanean laguntzea da eta edozein motatako delituen biktimei eskaintzen zaie arreta; batez ere, sexu-erasoen, etxeko indarkeriaren, larderiaz egindako lapurreten eta abarren biktima izan direnei.
Informa zaitez honi buruz
- Noiz jo dezaket zerbitzu honetara?
- Nola eska dezaket?
- Zerbitzuak nola funtzionatzen du?
- Zenbat balio du?
Nola eska dezaket?
Zuk zeuk jo dezakezu zerbitzu honetara. Orokorrean, edozein deliturekin lotutako indarkeria-gertakariren bat pairatuz gero, Poliziak, osasun-zerbitzuek edo Epaitegiko langileek Biktimei Laguntzeko Zerbitzura jotzeko aukeraren berri emango dizute.
Zerbitzuak nola funtzionatzen du?
BLZn laguntza eskatuz gero, zerbitzu honetako profesionalak zurekin harremanetan jarriko dira biktima izateagatik dagozkizun eskubideen inguruan laguntza emateko eta prozesu juridiko guztian zehar laguntzeko (salaketa jartzen laguntzeko, lor ditzakezun laguntza ekonomikoen berri emateko, laguntza psikologikoa emateko...).
Zerbituz horrek, gainera, zuk hala baimenduz gero, epaitegiei eta fiskaltzari zure egoeraren berri emango die, haiek erabakiak errazago hartu ahal ditzaten.