Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Izatezko bikoteak erregistratzea

Zer da Izatezko Bikoteen Erregistroa

Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren helburua hauxe da: izatezko bikote diren edo izatezko bikotea eratzeko asmoa duten pertsonak —direla sexu berekoak, direla sexu desberdinekoak— Erregistroan izena ematea, ordutik aurrera Izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legean (leiho berri batean irekitzen da) ezarritakoa aplika dakien. Izan ere, lege horrek parekatu egiten ditu ezkondutako bikoteak eta ezkongabeak Euskadiko Autonomia Erkidegoan.

Informa zaitez honi buruz

Izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legeak (leiho berri batean irekitzen da) maila berean jartzen ditu hainbat arlo: zergak, familia (bitartekaritza-, adopzio- eta harrera-zerbitzuak, osasun zentroekiko harremana etab.) eta funtzio publikoaren arloa, baita EAEko Zuzenbide Zibilean oinordetza- eta ekonomia-erregimenari buruz zehazten diren arloak ere.

Hau da, maila berean jartzen dira, Euskadiko Autonomia Erkidegoak eskumena duen gaietan, eta ezkontideek duten tratu berdina bermatzen zaie Euskadiko edozein administrazio publikoren aurrean.

Hala ere, autonomia-eremutik kanpo, litekeena da autonomia-erkidegokoa ez den araudiren batek desberdin eragitea ezkontza zibilagatiko unitateetan eta izatezko bikotea osatu dutenetan.

Kontsulta ezazu izatezko bikotearen eta ezkontza zibilaren artean dauden desberdintasunak  ezkontza zibilaren atalean.

Kudeatzen duen erakundea

Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Gizarte Politiketako Sailburuordetza > Familia Politikako eta Aniztasuneko Zuzendaritza

Izatezko bikotea eratzea unitate afektibo-sexual egonkor bat formalizatzeko modua da, ezkontza-kontratu bat formalizatu nahi ez duten bikoteentzat.

Kontsulta ezazu izatezko bikoteen inskripzioari buruzko informazio osoa Zerbitzuak eta Izapideak atalean.