Menua
Bilatu
justizia.eus
  • Bilatu
Euskadi.eus

Familia-liburua

Zer da familia-liburua?

Familia-liburua erregistro zibiletan emateari utzi zaion dokumentua da. Gaur egun, jaiotza, ezkontza edo heriotzaren hitzez hitzeko ziurtagirien bidez ematen da informazio hori.

Informazio guztia kontsulta dezakezu edo ziurtagiri horietako edozein eska dezakezu egoitza judizial elektronikoaren barruan, Erregistro Zibilaren Ziurtagiriak atalean.

Informa zaitez honi buruz

Zure ezkontza edo seme-alabaren jaiotza inskribatuta dagoen edo inskribatzea dagokizun Erregistro Zibilera edo Bake Epaitegira joan behar duzu.

Gogoratu une honetan eraikin judizial batera joateko hitzordua eskatu behar duzula . Aurkeztu behar duzun dokumentazio guztia aurretik biltzea gomendatzen dizugu.

Gaur egun seme-alabak dituzunean ez dago Familia-liburua eguneratu beharrik. Baina jaiotza berria zuen Familia-liburuan jasota gera dadin nahi baduzu, dagokizun Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian eska dezakezu.

Bikoiztua eska dezakezu Erregistro Zibilean. Bikoiztua ezkontide edo gurasoetako batek soilik eska dezake, baina behar bezala identifikatutako edozein pertsonak jaso dezake.

Alderdietako batek har dezake eta besteak bikoiztua eskatu. Bi liburuak indarrean egongo dira eta ondoreak izango dituzte.

Beste bikotekide batekin beste seme edo alaba bat izaten baduzu, beste familia-liburu bat behar duzu.

Semea edo alaba dagokion Erregistro Zibilean edo Bake Epaitegian inskribatutakoan lortuko duzu familia-liburua.