Laguntza eta Euskarria
Zerbitzu-Katalogoa
LAGUNTZA ETA EUSKARRIA
Herritarrak
Laguntza eta euskarria zerbitzu-lerroaren barruan, IJZK herritarrentzako euskarria kudeatu eta eskaintzen du, ezagutza teknologikoetan, juridikoetan, funtzionaletan, linguistikoetan eta, oro har, Justizia Administrazioaren eremuan espezializatutako langile konprometituen bidez.

Justizia.eus postontziak web-atariko administratzaileekin komunikatzeko aukera ematen die herritarrei, kontsultak edo iruzkinak egiteko. Lineako inprimaki bat da, datu pertsonalak, eskaeraren arrazoia, gaia eta hizkuntza eta harremanetarako modua sartzeko aukera ematen duena.
Herritarrak
![]()
Herritarrentzako harremanetarako gune bakarra da, gorabeherak bideratzeko ("leihatila bakarra" kontzeptua).
Funtzioak eta ezaugarriak:
- Espediente judizialera, jakinarazpen telematikoetara eta parte hartzen duten prozeduretan idazkiak aurkeztera iristeko balioko ziurtagiri digitala duten pertsona fisiko eta juridikoei (enpresak, administrazio publikoak eta edozein erakunde publiko edo pribatu) arreta ematea eta gorabeherak konpontzea.
- Kudeaketa operatiboa, erabiltzaileen eta zerbitzuaren euskarriaren arteko harreman metodikoa eta normalizatua bermatuz, eta jarduera hainbat euskarri-talderen artean koordinatuz.
Telefono-zenbakia: 945 01 63 00
Helbide elektronikoa: sap@justizia.eus





